68ko Maiatzeko kartelen bilduma

68ko Maiatzaren 50. urtemugaren ospakizun betean gaudelarik, Photomuseumek Paul & Annie Azoulay bildumara jo du, Atelier Populaire kolektiboak orduan sortutako ehunka karteletako batzuk eskuratu eta ikusgai jartzeko. Parisko Arte Ederretako ikasle talde batek eratu zuen 68ko Maiatzean Atelier Populaire sormen tailerra eta afixak erabili zituen «pentsamendu iraultzailea iritzi publikora hurbiltzeko». Zarauzko museoak azaldu bezala, «sistemari eta erreboltari buruzko gogoetara bultzatzen zuten mezuak batzen ziren paper zati batean». 400 afixatik gora egin zituzten, eta, horietatik, 500.000 ale inprimatu.