Pentsiodunen manifestaziora batuko da Emakumeen Mundu Martxa
Emakumeentzako pentsio duin eta propioak aldarrikatu zituzten atzo Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa plataformako kideek. «Bidelagun» ikusten dute pentsiodunen mugimendua eta, hori dela-eta, maiatzaren 26an Bilbon egingo den manifestazioan izango dira.

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak elkarretaratzea egin zuen atzo, Bilbon Lakuak duen egoitzaren parean. Emakumeentzako pentsio duin eta propioak aldarrikatu zituzten, mezua instituzioei helaraziz eta, bide batez, iragarri zuten bat egingo dutela pentsiodunek larunbatean Bilbon (18.00etan) egingo duten manifestazioarekin.
«Aitortu gure lana, pentsio duin eta propioak emakumeontzat» lemarekin elkartu ziren Bilboko Kale Nagusian. Izan ere, Euskal Herriko erretiratuen mugimenduarekin bat egiten duela argi adierazi nahi izan zuen plataformak, «bidelagun ikusten ditugu, mobilizazioaren bidez aldaketak lortu ahal direla sinesten dugulako».
Emakumeen pentsioak duinak izan daitezen administrazioak neurriak hartu behar dituela azpimarratzen dute. Beren webgunean dei hau egin diete emakumeei: «Bizitza osoa lanean eman eta pentsiorik ez duten zein soldatapeko lanean arituta pentsio negargarri bat jasotzen duten emakumeen eskubideen defentsan, emakume guztiok atera behar dugu kalera».
«Ikusezinak eta bigarren mailakoak egiten gaituen sistema kapitalista eta heteropatriarkal honen aurka egin behar dugu», gaineratu zuten.

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»
