Maite UBIRIA
HENDAIA

Euskal presoen aldeko futbol txapelketa izanen da gaur, Hendaian

Futbol 7 Hendaia euskal presoen aldeko txapelketa jokatuko da gaur, Ondarraitz zelaian. Kirol ekimenak euskal presoei eta horien familiei sostengua emateko jarduten duten Ipar Euskal Herriko elkarteei zuzendutako laguntza biltzea du xede.

Txapelketa 8.30ean hasiko da. Partiden ondoren, 14.00etan, ekitaldia iraganen da eta ondoren, bazkaria. Arratsaldean zehar elektrotxarangaren txanda izanen da. 20.00 aldera sariak banatuko dituzte eta hortik aurrera kontzertuak izanen dira.

Bestalde, Azken Ostiralak presoen eskubideen aldeko elkarretaratze ugari utzi zuen atzo: Idiazabalen, 20 lagun bildu ziren; Lekeition, 87; Bergaran, 45; Sondikan, 8; Soraluzen, 55; Elorrion, 76; Deban, 45; Getarian, 34; Eibarren, 65; Zarautzen, 112; Mutrikun, 60; Orion, 44; Legorretan, 17; Mendaron, 13; Pasai Antxon, 44; Ondarroan, 146; Zaldibian, 88; Berangon, 25; Lemoizen, 8; Usurbilen, 57; Durangon, 72; Lizartzan, 41; Zumaian, 45; Zestoan, 73; Algortan, 60; Aulestin, 67; Andoainen, 50; Antzuolan, 28; Berrizen, 24; Igorren, 40; Muskizen, 34; Iurretan, 30; Eskoriatzan, 30; Usansolon, 23; Gernikan, 73; Muxikan, 18; Lazkaon, 88; Zizurkilen, 52; Trapagaranen, 27; Oreretan, 155; Busturian, 22; Muruetan, 7; Galdakaon, 94; Bermeon, 26; Etxalarren, 18; Erandion, 32; Irurtzunen, 27; Arbizun, 37; Barañainen, 52; Bakion, 31; Arraia-Maeztun, 12; Murgian, 27; Agurainen, 29; Ean, 54; Villabonan, 76; Sopelan, 40; Areson, 20; Lezon, 23; Irunen, 71; Asteasun, 25; Etxarri Aranatzen, 50; Gasteizen, 370; Barrikan, 10; Iruñean, 127; Zornotzan, 76; Donostian, 111; Betelun, 20; Larrabetzun, 75; Hernanin, 115; Lekunberrin, 10; Laudion, 32; Erromon, 90; Barakaldon, 35; Tolosan, 50; Orozkon, 23; Garesen, 30; Lizarran, 28 eta Arrasaten, 200.