GARA
ABADIÑO

Udabarriko Fasea amaituta, zehaztu dira udazkeneko izenak

Abadiñoko saioaren ostean, erabakita gelditu da udazkenetik aurrera Bizkaiko Bertsolari Txapelketan lehian arituko diren bertsolarien taldea.

Arkaitz Zipitria (165 puntu) nagusitu zen Abadiñon. Atzetik Mikel Aiarzaguena (155,5), Eneko Arrate (152), Ibon Larrazabal (150), Gurutz Uruburu (148) eta Asier Urkiza (137) sailkatu ziren.

Hurrengo fasera zuzenean pasako da Oihana Bartra, 2014ko finalista. Berarekin batera, Aitor Bizkarra, Josune Aramendi, Txaber Altube, Peru Vidal, Arrate Illaro, Ander Elortegi, Eneko Abasolo Abarkas, Julen Erezuma, Asier Galarza, Julen Ibarguengoitia, Imanol Uria, Inazio Vidal, Peio Ormazabal, Ander Ucelay, Joseba Barandiaran, Malen Amenabar, Gorka Pagonabarraga, Itxaso Paia, Lander Ibarluzea, Arkaitz Zipitria, Unai Mendiburu, Iñaki Iturriotz, Garikoitz Sarriugarte, Asier Alcedo, Ibai Amillategi, Iker Apraiz, Ekaitz Larrazabal, Ion Barrocal eta Paule Ixiar arituko dira nor baino nor.

Denera hamahiru saio jokatu dira udaberrian eta 78 bertsolarik hartu dute parte. Udazkenean bost kanporaketa, hiru finalaurreko –2016ko finalistak eta kanporaketetan sailkatutakoak– eta finala jokatuko dira.