Donostiarrak ETE Ligako lehen garaipena, etxean

ETE (Emakumeen Traineru Elkartea) Ligako lehen lidergoa eman dio Donostiarra taldeari, etxean, Kontxako badian, jokatutako Emakumeen Donostiarra Kaiarriba La Bretxa Banderan lortutako garaipenak.
Lehen estropada puntuagarria zen atzokoa, eta etxeko traineruak ez zuen hutsik egin. 11.23.68 denborarekin, 16 segundo atera zizkion Deusturi eta 21 Hibaikari. Segidan iritsi ziren Tolosaldea, Kaiku, Hernani, Lea-Artibai, Lapurdi eta Colindres.
Camargo, berriro irabazle
Gizonezkoetan, Camargok garaipena lortu zuen IX. Donostiarra Kaiarriba La Bretxa Banderan, larunbatean Mutrikun bezalaxe. Bigarren Donostiarra B izan zen; hirugarren, Santoña. Asteburuko bi estropaden ostean, Camargo liderra da, 52 punturekin, Getxo, bigarren (49), eta Orio, hirugarren (47).

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
