Camargok erregulartasunari etekin aparta atera dio Orioko estropada estuan
Santoñari aurrea hartu eta bandera eskuratzeaz gain, lidergoa sendotzea lortudute kantabriarrek. Sailkapeneko bigarrenei sei puntu ateratzen dizkiete orain.

Burua galdu gabe eta bururik galdu gabe, bietara moldatu zen atzo Camargo I. Orioko Kanpina Banderan, KAE 2 Ligako seigarren proban. Hiru segundo eskaseko tartea baino ez zuen zabaldu azkenean Santoñarekiko, baina nahikoa izan zitzaion bandera etxera eroateko eta baita gizonezkoen arraunaren hirugarren mailan duen lidergoa sendotzeko ere. Orioko probaren ondotik, kantabriarrek sei puntuko aldea ateratzen diote Santoñari, atzoko estropadaren ostean bigarren lekura salto egin duen taldeari, hain zuzen.
Ez dago harrokeriarik KAE 2 Ligan eta segundo gutxiren barruan salto handiak gertatzen dira. Erregulartasuna badu ezaugarri garrantzitsuena Camargok, bere aurkariek ezin halakorik esan. Hala, Donostiarrak bigarren ekin zion atzoko jardunaldiari eta laugarren postuan esan zion agur, uste baino maila apalagoa eskaini ondoren. Beheragoko postuetan ere antzeko zilipurdiak izan zituen sailkapenak. Datorren zapatuan, Getxon ikusiko da horrenbesteko saltorik dagoen ala postuak finkatzen hasten ote diren.
KAE 1 Liga Pasaian
Gaur arratsaldean, 16.00etan, KAE 1 Ligako taldeek VI. Errenteriako Hiria Ikurrina jokatuko dute Pasaian. Erlojuaren aurka ariko dira, eta ikusi egin behar Astillerok lidergoari sendo eusten jarraitzerik baduen.

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Un esquiador de Irun, entre los tres fallecidos por un alud en Panticosa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan

Elogio de las puertas giratorias entre el trabajo privado y el político
