EUSKALTZAINDIA, EUSKAL ELKARGOAREN AHOLKULARI OFIZIALA

Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoan euskara sustatzeko eta garatzeko hartutako engaiamenduari jarraiki, Euskal Elkargoak Euskaltzaindia izango du aholkulari ofizial hizkuntza gaietan. Hala, Jean-Rene Etchegarayk eta Andres Urrutiak, bi erakundeetako buruek, atzo goizean Baionan sinatu zuten hitzarmenaren arabera, «Euskaltzaindiak emaniko arauak, gomendioak eta irizpenak jarraitzera, hizkuntzaren kalitatean sortzen diren hutsuneak Euskaltzaindiari jakinaraztera eta elkar-aditze egitura baten sortzera» engaiatu da Elkargoa. 2019ko abendura arte iraungo duen elkarlanaren baitan zehaztu dituzten ekintzak burutzeko 20.000 euroko diru-laguntza jasoko du Euskal- tzaindiak. Idoia ZABALETA | FOKU.