GARA
DONOSTIA

Hamargarren edizioa ospatuko du aurten Zinemaldi Alternatiboak

2006an antolatu zen lehenengoz Zinemaldi Alternatiboa eta 2010ean hartu zion lekukoa Kortxoeneak 2015era arte. Ordutik, Donostiako hainbat lekutan egin izan dute, iaz Letaman, Firestone, Kaxilda, Arrano eta Txantxarrekara iristeraino. Aurtengoan hamargarren hitzordua izango du eta hainbat emanaldi antolatu dituzte. Lehenengoa irailaren 28an izango da, Txantxarreka gaztetxean, 18.30ean, “Migratua eta errefuxiatuak, harresiak eta bideak” protagonista nagusi hartuta. Biharamunean eta urriaren 28an hitzordu gehiago.