GARA
DURANGO

Ahotsenean 70 zuzeneko eta 42 solasaldi baino gehiago izango dira aurten

Solasaldien gunean (Landako barruan) idazle ugari batuko dira Azokako bost egunetan (abenduak 5-9). Euskal literaturaren erreferenteak gertutik ezagutzeko aukera izango da eta idazle askok euren azken nobedadeen berri emango dute: Harkaitz Cano, Katixa Agirre, Gotzon Barandiaran, Pako Aristi, Edorta Jimenez, Iban Zaldua eta Unai Iturriaga izango dira bertan, beste askoren artean. Komikigintzak eta bertsolaritzak ere euren tartea izango dute solasaldien gunean.

Zuzenekoen karpari dagokionez, 70 zuzeneko inguru eskainiko dituzte hainbat taldek: Gatibu, Txapelpunk, Hesian, Izaki Gardenak, Nogen, Iker Lauroba....