Antton Etxeberria zendu da Donostian

Euskal Produktoreen Elkarteak atzo jakinarazi zuenez, Antton Etxeberria zendu zen atzo goizean Donostian. Sebastopoleko Titiriteroak konpainiaren fundatzailea izan zen Etxeberria eta, antzezle bezala ere jardun zuen arren, bereziki ekoizle, gidoilari eta antzerkigile moduan egin zuen lan.