PATXI URANGA
Ordizia
GUTUNAK

Mendi publikoa eta ganaduzaleen sektorea

Aspalditxotik ari gara entzuten gure inguruko ganaduzaleen sektorearen zerbitzura dauden bozeramaleengandik, mendiak eta larreak dauden bezala mantentzeko behar-beharrezkoa dela sektore horretan aritzen direnen lana. Baieztapen hori Aralarko mendi publikoari aplikatuta ez gaude batere ados. Kontrako arrazoiak: bat, gaur egun larre bezala erabiltzen ari diren toki asko baso izan edo izateko bidean beharko lukete Aralarko Ordenazio legearen arabera; bi, gaur larreak gehiegi ustiatzen ari dira behi eta behor gehiegi dagoelako, larreen erabilera %120koa baita, eta ez arauak agintzen duen bezala %70ekoa. Gaurko egoera onartezin honen erantzukizuna Enirio-Aralar Mankomunitateak eta Aldundiko mendietako zuzendariak dute. Nori interesatzen zaio gaurko egoera mantentzea? Aralar betidanik euren jabetza pribatukoa balitz bezala dabiltzan ganaduzaleei eta hauei horretan uzteaz gain, laineza ematen dieten arduradun politiko ahulei.