Patxi Pelaez ilustratzailea, ostegunean Komikigunean

Euskal Irudigileen solasaldiek jarraipena izango dute etzi, Patxi Pelaez ilustratzailearen bisitaldiarekin. Animazioarekin erlazionatutako proiektu anitzetan hartu du parte, ilustratzaile gisa ere hainbat ipuinetan, eta komikigintzaren arloan “Xabiroi”-n aritua da. Solasaldia 19.00etan hasiko da, Donostiako Komikigunean.