Binakako txapelketa azken txanpan sartuko da
Binakako txapelketako laugarren jardunaldia hasiko da gaur arratsaldean Galarretan eta dagoeneko partida erabakigarrietan sartu da lehiaketa. Gainera, goiko postuetan dauden bi bikote izango dira aurrez aurre. Uterga eta Azpiroz Ansa II.a eta Barrenetxea IV.aren kontra ariko dira eta irabazleak finalerdietarako sailkapena lortuko luke ia.
Uterga eta Azpirozek orain arte jokatutako hiru partidak irabazi dituzte eta lehen postuan daude hamabi punturekin. Puntu bat nahikoa lukete matematikoki sailkatzeko. Urdinek, euren aldetik, zazpi puntu batu dituzte eta hori, galdutako partidu bakarrean puntua galdu zutela. Beraz, bi partidu irabazi dituzte eta maila onean dabiltza. Inork ez ditu irabazi bikote hauek adina partida.
Gerta liteke baita ere biak ere sailkatzea. Urdinek irabazi eta gorriek punturen bat lortuko balute, bi bikoteek hamar puntutik gora izango lituzkete eta horrek esan nahi du sailkapena eskura luketela.
Bikote sendoak dira biak eta partida orekatua espero da, faborito argirik gabekoa.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
