GARA
DONOSTIA

Estatuen menpe dauden nazioen estrategia sindikalak garatzea xede

Igandean Estaturik Gabeko Nazioetako Sindikatuen Plataformak biltzar nagusia egin zuen Val d’ Aostan. Bertan izan zen LAB, plataformako sortzaileetako bat izanik, eta berak aurkeztutako proposamenak gainerako sindikatuen onespena jaso zuela jakinarazi zuen, plataforma fase berri batera eramateko helburuarekin osatua.

Proposamenaren oinarria «txapel bakarraren azpian nazio bezala zapaltzen gaituzten estatu bakoitzarekiko koordinazio eta estrategia propioak garatzea» izaki, bi erronka zehaztu ditu LABek: «Estatu frantsesean, bertako sindikatuei alternatiba bat eraikitzen joatea da xedea eta Estatu espainolean, bestalde, sindikalgintzatik, nazioetako sindikatu subiranista eta ezkertiarrekin batera, 78ko erregimenaren kontrako borrokan sakontzea da erronka».

Estrategia honen baitan antolakuntza berri bat onartu zuten. Plataformak koordinatzaile nagusi bat izango du eta LABek beteko du honen eginkizuna. Eremu bakoitzeko koordinatzaileorde bat ere egongo da.