Eztia eta ozpina
Harrituta geratu naiz azken asteon Twitterreko neska batek euskarari buruz egindako bideo biralizatu batek harrotu duen hautsa ikusita. Bideoan aipatutako neska ageri da, gaztelaniaz euskarazko zenbait hitzen etimologia «ederra» nabarmentzen. Esaten du, adibidez, «ostertza» «zeruaren ertza» dela. Guk geuk mila aldiz pentsatu eta esan ditugun kontuak errepikatu besterik ez du egiten bideoak, izan ere, nork ez du, han edo hemen, kontu bera aipatu, adibidez atzerritik etorritako lagunen batekin? Defentsa estrategia atergabe batera kondenatutako hizkuntza batean diharduten hiztunen postura saihetsezina da, nolabait esan: erasoen aurrean defendatu, kosta ahala kosta. Aurkitu daiteke argudio etimologiko-erromantikoa baino argudio sendoagorik? Agian bai. Edo agian ez. Kontu garbia da, edonola ere, gu erasotzeko zirrikituak aurkitzen dituztela, eta ez dugula asmatzen behin betiko hesia altxatzen, ez argudio erromantiko-mitologikoekin, ez bestelako argudio soziolinguistikoekin (zinez gustatzen zaizkigunak, zientziaren berniza daukatelako). Benetan ote gaude sinetsiak, gure kausaren aldeko argudio debekatuen zerrenda beltza eginez, gauden baino hobeto egotera iritsiko garela? Ba sinetsi dezagun nahi badugu, baina ebitatu dezagun indignazioaren gainantzezpena: aita zikiratzaile ozpinduaren itxura ari gara hartzen.

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen

Sufrimenduaren zikloa ixteko etxeratzea, gazteenen eskaria

Bilbo se moja por el fin de la «injusta legislación de excepción» carcelaria

A Xabi Alonso y al Real Madrid se les rompió el amor de tanto usarlo
