GARA
GASTEIZ

Hezkuntza Saila eta Lanbide Heziketako langileak berriz bilduko dira

Urtarrilaren 11n, «18 hilabeteko isiltasunaren ondoren», Hezkuntza Sailarekin bildu ziren EAEko sare publikoan lan egiten duten Lanbide Heziketako langileak, eta positibotzat jo zuten bilkura.

«Bizi dugun babesgabetasuna zein den azaldu genion administrazioari», adierazi zuten. Hala, urtarrilaren 28an berriz bilduko dira. Pertsonaleko zuzendaritzak aurreneko bileran «gure arazoari aterabide egoki bat emateko» erakutsi zuen konpromisoa mahai gainean ikusi nahi dute.

Bilera berrira bitartean, berriz, Arabako irakasle teknikoek urtarrilaren 9an Mendizabalako ikastetxean abiatutako itxialdiarekin jarraituko dute.