Lakuak dio ez dagokiola berari itunpekoen bitartekaritza

ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGTk deituta, manifestazioa egin zuten atzo, Gasteizen, itunpeko ikastetxeen grebari amaiera emango dioten «proposamen eta edukiak» eskatzeko. Bosgarren greba eguna zuten jarraian (hamalaugarrena 2017an negoziazio mahaia utzi zutenetik). “Hitzarmen berri baten alde. Benetako negoziazioa orain. Ekintza Sozialeko zentroak borrokan” lelodun pankartaren atzean 3.500 lagun elkartu ziren, sindikatuen arabera. Denen izenean, Miren Zubizarretak (ELA) azaldu zuen aldarrikapenei erantzuteko «ardura zuzena» patronalena dela, baina Lakuak ere baduela «erantzukizuna». Izan ere, «Gobernua da hezkuntza sistema hala antolatu duena, bi saretan, eta itunpekoari azpikontrata merke baten funtzioa ematea erabaki du».
Kristau Eskolak ere dei egin zion herenegun Lakuari alde guztiak batzeko lan mahai bat eratzeko eskatuz, baina Josu Erkoreka bozeramaileak erantzun zuen ez dagokiola Gobernuari bitartekari papera egitea, «sindikatuek agertu bezala, lan gatazka hertsia bada». Bezperan Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak adierazitakoa oroitzea komeni da, gatazkaren atzean «ezkutuko interesak» daudela azaldu baitzuen.
Sindikatuek «erabateko arduragabekeria» egotzi zioten Gobernuari. Beraien ustez, hezkuntza zein baldintzatan eta zein kalitaterekin ematen den «kontrolatzea» Exekutiboaren zeregina da.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
