Koparako saiakera Gernika Bizkaiarentzat
Hilabete falta da oraindik Emakumeen Kopa has dadin, baina saiakera ezin hobea izango du agur arratsaldean Lointek Gernika Bizkaiak. Cadi La Seuren kantxan jokatuko dute bizkaitarrek 19.45etik aurrera. Uneotan, gernikarrak hirugarrenak dira Emakumeen Dia Ligan, 13-3ko balantzeaz; katalanak, berriz, laugarrenak dira, 11 partida irabazi ondoren.
FEBTV webgunetik jarraitu ahal izango den partida hau benetan da erakargarria. Al-Qazeresen aurka 79-71 irabazi zion Gernika Bizkaiak, baina bistan geratu zen Blake Dietrick faltan bota zuela, nahiz eta Rachael Banham fitxaketa berriak gauza politak erakutsi. Astebete pasa delarik, ikusi egin behar estatubatuarraren jokoa eta bizkaitarrena ongi uztartu den.
Irabazi beharrekoa Araskirentzat
RPK Araskik Mendizorrotzan jokatuko du gaur arratsaldean, 18.30etik aurrera. Aurkaria Baxi Ferrol talde galiziarra, sailkapen nagusiko azkena, 3-13ko balantze eskasaz.
Gasteiztarrek asteon Maja Vucurovic serbiarra galdu dute. Hegal-pibotak minutu gehiago nahi zituen eta Madelen Urietak ezin zion halakorik bermatu. Bada, errotazioa bederatzi jokalarirekin egin beharko du entrenatzaile gasteiztarrak. Dena den, Araskik Ferroli irabazi egin behar lioke. Joan zen asteburuan Lugon Ensino gainditu ostean, bi garaipen kateatuta asko lasaituko lirateke bai Madelen Urieta eta bai bere jokalariak.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Etxebarriazarragak jantzi du Bizkaiko txapela
