Vargas Llosa
Zur eta lur utzi ditu literatur munduko hainbat Mario Vargas Llosaren azken erabakiak. Nazioarteko Penek atxilotuta dauden Kataluniako bi gizarte eragileren alde zabaldutako elkartasun mezuaren harira erakunde horretan bertan zuen presidente emeritu karguari uko egin dio Literatur Nobel saridunak. Kataluniako Pen elkartea azpilanetan ibili dela salatu du idazleak Nazioarteko Penek Espainiako Gobernuaren kontrako “gezurrez eta irainez” beteriko dokumentua onar zezan. «Gezur eta irain» horien arabera, Espainiak adierazpen askatasuna zapaldu eta kritikoak zein disidenteak diren idazleak atxilotzen ditu. Perun jaio eta espainiar hiritartasuna duen Vargas Llosaren purrustada irakurrita eman dezake Nazioarteko Pen erraz asko manipulatu daitezkeen idazleek osaturik dagoela (kontuan hartu idazle horien artean presidente emeritu ohia hainbeste sumindu duen agiria sinatu duten Colm Toibin irlandarra –Kataluniarekin harreman estua duena– Jose Eduardo Agualusa angolarra, eta Mexiko zein Argentinako Pen elkarteetako kideak daudela). Are gehiago, kobazulo batean bizi direla ematen du, gertaeren gaineko berririk jasotzeko baliabiderik gabe. Idazle horiek beraiek adierazpen askatasunari loturiko hainbat manifestu sinatu dituzte eta haietako batek ere ez du Vargas Llosa bere onetik atera, nahiz eta zenbaitetan egoera politiko korapilatsuekin lotuta zeuden. Zer du Kataluniako kasuak gainerako kasuek ez dutena? Bada, Literatur Nobel sariduna hainbeste mimatu duen sistemaren benetako aurpegia azalarazi duela.

Reunidos por EH Bildu: de separarse en Txiberta a llamar hoy a la unidad

EH Bildu abarrota Bilbo por Euskal Herria y contra el auge del fascismo

Ipar Euskal Herria volverá a tener representación 15 años después

«Hay empate entre bloques, muchas encuestas siguen por detrás»
