Araskik behar baino astindu handiagoa jaso du
Perfumerias Avenidak nahi izan zuena egin zuen.
PERF. AVENIDA 81
RPK ARASKI 44
Perfumerias Avenidaren aurka galtzea ez da lotsatzekoa, ezta alde handiz galtzea ere. Alabaina, RPK Araskik astindu handiegia jaso zuen atzo Salamancan. Entrenatzailea aldatu berri zegoen Perfumerias Avenida, eta teknikari berriari ongietorria egiteko edo, demaseko egurra eman zioten Gasteizko taldeari.
Partidak ez zuen kontatzeko gauza handirik izan. Madelen Urietarenak ongi hasi baziren ere, 7-8 irabazten, laster apaldu ziren beren garaipen ametsak: 10-0ko partziala lortu zuten Salamancakoek, Belen Arrojo eta Silvia Dominguezen eskutik.
Atsedenaldiko emaitza 39-21 zen, baina okerrena iristeke zegoen. Salamancakoek hirukoak bata bestearen atzetik kateatu eta 32-8ko partziala erdietsi zuten. Araski tarte batean 40 puntutik gorako aldeaz galtzen ere ibili zen; azken minutuetan markagailua apur bat txukundu ahal izan zuen.

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
