«Berriro gerta ez dadin» ekimena jarri du martxan Euskal Herria Kirola elkarteak

Euskal Herria Kirola elkarteak Bixintxo Bilbao pilotariari gertatutakoa «berriro gerta ez dadin» ekimena jarri du martxan, eta horretarako, Nazioarteko Euskal Pilotaren Federazioari eskatuko dio nazioarteko lehiaketetan euskal ikurren erabilera baimentzea eta Euskal Selekzioari lehiatzen uztea.
Nazioarteko erakundeak Iruñean duen egoitzan aurkeztuko duten eskakizuna laguntzeko, atxikimendu zerrenda ere zabaldu dute, nahi duen orok ekimenari sostengua agertu ahal izateko, https://ehkirola.eus/berriro-gerta-ez-dadin helbidean.
Arrangoitzerako deia
Gainera, larunbat honetarako deia luzatu dute, Arrangoitzen Bixintxo Bilbaok jokatuko duen partidara euskal ikurrekin –ikurrina zein Nafarroako banderarekin– joateko. Bixintxori elkartasuna adierazteaz gain Nazioarteko Federazioan aurkeztuko dituzten eskaerei bultzada eman nahi diete.
Hau izango da Ziburuko pilotariak ikurrina ateratzeagatik zigorra jasoko zuela jakin zuenetik jokatuko duen lehen partida. Lehia binakako txapelketaren barruko partida izango da, lehen jardunaldian Monce-Harizmendik lehen puntua lortu zuen Inchauspe-Lamberti 40-24 irabazi ostean.

EH Bildu le pisa los talones al PNV en Gipuzkoa: se sitúa a solo 1,3 puntos

«Etxera sartu eta berehala ohartu nintzen hor bazela dokumental bat»

El anuncio de cinco repatriaciones pone fin a 34 años de sufrimiento

Los planes del ministro Escrivá para privatizar la sanidad, al descubierto
