2019/05/02

Espainiako selekzioari uko egin diote hiru pilotarik

Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte Munduko Kopa prestatzeko deitu dituzte eta ez dira joango.

Jon ORMAZABAL
0502_kir_pilota

Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasunaren borrokan euren aletxoa jarri eta gaia gizarteratzeko asmotan, Asier Aspuru, Ekhi Ziarrusta eta Inhar Ugarte pilotariek uko egin diote Espainiako selekzioari. Urrian Estatu frantsesean jokatuko den Munduko Kopa prestatze aldera, Alfonso Sanz Espainiako trinket arloko hautatzailearen deia jaso zuten Aste Santu inguruan, baina hirurek uko egin diote aukera horri, Espainiako selekzioak ordezkatzen ez dituela eta.

«Kirolari moduan arrakasta pertsonal bat lortzeko aukera on bat izan daiteke Munduko Kopa batean parte hartzea, baina era kolektibo batean pentsatuta, ofizialtasunaren aldeko borroka honetan, pausotxo bat dela iruditzen zaigu. Ez dakit aletxo handia edo txikia den, baina pauso hori eman behar genuela iruditzen zait», azaldu zion Asier Aspuru abadiñarrak GARAri atzo telefonoz.

Maila politean ari dira hirurak, GRAVNIko finalak jokatuko dituzte asteburu honetan Hendaian Bizkaia ordezkatuz –Aspuru bakarka eta Ziarruste-Ugarte bikotea osatuz–, baina gauzak oso argi izan dituzte deia jaso zuten unetik. «Nire aldetik, eta uste dut hiruren kasuan ere hala dela, argi neukan Munduko Kopa bat jokatzekotan Euskal Herriko selekzioarekin izango zela. Gainera, iruditu zaigu aukera on bat dela hau gaia gizarteratu eta Espainiako edo Frantziako selekzioekin joaten diren kirolarien jarduna ez normalizatzeko, ezagutarazteko badela ezetz esaten duen jendea», azaldu zuen Aspuruk.

Zigorren beldurrik ez

Uko egitearen erabakia pertsonala izan omen da, baina Aspuruk azaldu duenez, gaiaren inguruan sarri hitz egindakoak dira hiru pilotariak eta bazekiten zein izango zen gainontzeko kideen erantzuna. Bere kasuan, ez zuen Alfonso Sanz Espainiako trinket arloko hautatzailearekin hitzik egin, Kepa Arroitajauregi Euskal Federazioko kidearen bitartez jakin zuen deialdiaren berri eta haren bidez egin zion uko dei horri.

Orain gutxi, pil-pilean jarri zuen ofizialtasunaren gaia Bixintxo Bilbaok Bartzelonako Mundialeko podiumean ikurrina erakusteagatik jaso zuen zigorrak –gerora kendu egin zioten–, baina hiru pilotari hauek pauso bat aurrerago joatea erabaki dute. «Ez dugu zigorren beldurrik, ez dugu uste etorriko denik. Azken finean, guk Euskadiko Federazioarekin daukagu lizentzia eta hau ez dago Espainiakoaren menpe».

Aspuru, Ziarrusta eta Ugarte bizkaitarrak ez dira bide hau hartu duten lehen pilotariak. Esaterako, 1999. urtean, Mikel Rafael, Iker Amarika, Abad Iñigo Leiza, Imanol Parro eta Xabier Urberuaga esku pilotariek eta beste zenbait pala eta zesta-punta pilotarik uko egin zioten Reunion uharteetan jokatu zen txapelketa batean Espainiako selekzioarekin parte hartzeari.

 

Javier Zabala, primer semifinalista

Tras la disputa de las previas de cada empresa, ayer se pudo en marcha, de manera oficial, el Manomanista de Promoción en Tolosa, donde, Javier Zabala se convirtió en el primer semifinalista tras derrotar a Diego Iturriaga por 10-22. El riojano se enfrentará al vencedor del Elordi / Urretabizkaia de mañana en frontón de Orduña.

El delantero de Logroño es uno de los grandes favoritos para hacerse con la txapela y, sin hacer un partido brillante, se deshizo del zaguero de Sartaguda sin excesivos apuros. El delantero riojano reconoció al término del partido que llegó bastante justo de derecha al partido, motivo por el que se puso algo más de taco de lo habitual, lo que no le permitió gozar la pelota como quería.

Sin embargo, su zurda volvió a ser brillante y dominó en todo momento a un Iturriaga que, tras aguantar al comiezno, terminó cediendo ante el ritmo impuesto por el pelotari de Aspe. J.O.

GAIA GIZARTERATU


Euskal selekzioaren borrokan aletxo bat jarri nahi izan dute eta gaia gizarteratu, Espainia edo Frantziari uko egiten dioten kirolariak badirela erakutsiz.