2019/05/16

Enplegu publikoa egonkortzeko lege propioa aldarrikatu du LABek

Zerbitzu publikoetako LABeko delegatuek enplegua egonkortzeko lege propioa eta murrizketa guztiekin bukatzea aldarrikatu zuten Gasteizen, Santiago ospitaletik abiatu, EAJren egoitzatik pasatu eta Legebiltzarrean bukatu zen manifestazioan. EAEko administrazioetan dagoen behin-behinekotasun tasa altua jo zuten arazo nagusitzat, %40 baino handiagoa baita. Iaz enplegurako plan integrala negoziatzea eskatu zion LABek Lakuari, baina jakinarazi zuten «propaganda besterik» ez dutela jaso erantzun gisa. Mahai Orokorra bildu eta enplegu egonkortasuna ahalbidetuko lukeen kontsolidazio lege propio baten eztabaidarako puntua proposatu du LABek.