Apalategia
Ikasturte amaierako erritu bilakatu da. Klaseak amaitu eta berehala liburuak toki guztietatik azaltzen hasten dira: korridoreetan, irakaslearekin biltzeko beren txandaren zain dauden ikasleentzat jarritako mahaietan; bulegoko postontzietan; bulegoetan beraietan. Ikasturtean zehar erabilitako eta jabeak gorde nahi ez dituen liburuak edo espazio kontuengatik abandonaturiko aspaldiko argitalpenak izaten dira normalean.
Lehenengoen artean posible da harribitxiren bat edo beste topatzea; azkenekoak kasurik gehienetan inork nahi ez dituen (baina dilema etikoak direla medio birziklatzera bota nahi ez diren) liburuak izaten dira. Garai batean gutxi batzuk baino ez ziren jabe berri baten esperoan zeuden aleak. Azken urteetan, ordea, kutxetan agertzen hasi dira eta okerragoa dena, jaberik ez dute topatzen kasurik gehienetan. Eta jatorrizko jabeari kontuak eskatzerik ez dago, liburuen abandonua ezkutuan gertatzen baita, inor inguruan ez dagoenean, auskalo zergatik: jabeak liburua bueltan nahi ez duelako edo liburu bat abandonatzen ikusteak ospe txarra ekarriko diola uste duelako.
Liburuen inbasioari irtenbide bat bilatzearren eraikinaren sarreran apalategi bat jartzea erabaki zuen unibertsitateak iaz, liburuen zirkulazioa erraztuko zuelakoan. Egia da lehen hilabeteetan aleen kopurua nabarmen jaitsi zela, baina handik gutxira gora egin zuen berriro ere, jendeak ulertu baitzuen liburuak hartu bezala utzi ere egin zitzakeela han. Asteon bigarren apalategia jarri dute aurrekoaren ondoan.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
