GARA
BILBO

Pinuen gaitza tratatzeko proba gelditzea eskatu dute Lea-Artibain

Bizkaiko Aldundiak pinuen gaitza tratatzeko proba pilotu bat egingo du helikopteroz Ballestegin, ur bilketak egiten diren paraje batean, EH Bilduk jakinarazi duenez. Gogoratu du aire bidez tratamendua debekatuta dagoela eta Diputazioak berak salbuespen batzuk ezarri dituela, besteak beste, urtegi, laku edo ur-hartuneetatik 100 metro baino gutxiagora dauden eremuak.

EH Bilduk salatu du proba egin nahi duten inguruan lau bilketa gune daudela, eta horietatik Lekeitiok, Mendexak, Amorotok, Aulestik eta Berriatuak edateko ura hartzen dutela. Hori dela-eta, proba gelditzeko eskatu zuen eta EAJren kudeaketa eredua kritikatu zuen.