Haritza hil zaie Trump eta Macroni

Joan den urteko apirilean Emmanuel Macron presidente frantsesak bidaia ofiziala egin zuen AEBetara eta, bi herrialdeen adiskidetasuna irudikatzearren, haritz gaztea oparitu zion Donald Trumpi. «Duela 100 urte soldadu estatubatuarrek Frantzian borrokatu zuten, Belleaun, gure askatasunaren defentsan. Haritz hau batzen gaituzten lokarrien oroigarri izango da». Bi presidenteek eskuz esku landatu zuten arbola Etxe Zuriaren aurrean, aldarte ederrean. Zuhaitza, baina, koarentenan jarri zuten handik gutxira, AEBetara inportatzen den edozein izaki bizidunekin egiten duten gisara, eta “The Guardian” egunkariak atzo jakinarazi zuenez, ez zuten berriz bere lekuan landatu, koarentenan zegoela hil egin baitzen. Akabo «adiskidetasunaren haritza».

Eguneko gaiak
El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

Eguneko gaiak
«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

Eguneko gaiak
GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza

Kultura
«Goonietarrak», 40 urte: bihotzeko ganbaran gordetako altxorra

Kultura