Jon ORMAZABAL
PILOTA

Indarberritzeko geldialdia egiten ari da Baiko Urduñan

Hiru egunez, enpresako 25 pilotari eta 5 teknikariak elkarrekin egongo dira denboraldia prestatzeko

Duela hamalau urte bezala, Urduña aukeratu du Baikok (orduan Asegarce) bere urteko egonaldia egiteko. Historikoki Bizkaian hiri titulua duen biztanlegune bakarra puntu estrategikoa izan zen, batez ere Gaztelan ekoitzitako artileak, Ipar Europarako bidean, bertan ordaindu behar izaten zituelako muga-zergak. Bilboko enpresako arduradunek espero dute bertan bihar arte emango dituzten egunek balio izatea datorrenari begira indarberritzeko.

Izan ere, Baikoko pilotarien eta teknikarien arteko giroan eraginik izan ez omen duen arren, ukaezina da azken bi urteetako emaitzak ez direla batere onak izan, –Oinatz Bengoetxeak 2017ko Buruz Buruko txapela jantzi zuenetik lehen mailako garaipen guztiak Aspeko pilotarienak izan dira, eta larritzekoena izan daitekeena, jokatutako sei finaletatik bitan baino ez da enpresako ordezkaririk izan –Olaizola II.a eta Urrutikoetxea azken bi manomanistetan– eta horrek kezka sortzen du, jakina.

«Denok dakigun moduan, emaitzak ez dira onenak izan, baina gure aldetik tokatzen dena da zer egin den ondo eta zer gaizki aztertu eta hurrengo denboraldirako gauzak aldatu ahal diren begiratzea», azaldu zuen Euskadi Irratian Unai Iglesias Baikoko arduradunak.

Jaialdi aldetik pozik

Gernikarrak duela sei hilabete inguru hartu zuen Baikoko kudeatzaile postua eta han eta hemen jaialdiak saltzea da bere eginkizun garrantzitsuenetako bat. «Egia da txapeldunak enpresan izateak zenbait gauzatan asko laguntzen duela, baina ikusita ekainean zenbat jaialdi ditugun eta uztailean zer datorren, nik uste dut urte nahiko ona datorrela», gaineratu zuen.

Bertan ibilia delako, Espainia aldean jaialdiak saltzea izan da Iglesiasi jarritako zeregin garrantzitsuenetako bat eta, alde horretatik, asteburu honetan bertan Segovia eta Salamancako Aldeatejadan jokatuko dute Baikoko pilotariek eta sanferminen aurretik Fuenmayor eta Burgosen ere aritu beharko dute zenbaitek.

Hastear da pilotariek lanik gehien izaten duten urte sasoia eta datozen hilabete gogor horietarako indarra hartzea izaten da garai honetan egiten duten egonaldi honen helburuetako bat. Astelehen arratsaldean bildu ziren pilotari eta teknikariak Urduñan eta bihar goizean itzuliko da bakoitza bere etxera, taldekideekin hainbat ordu eman ostean.

Horretarako, enpresak zenbait ekimen ere prestatu dizkie eta atzo, esaterako, talde argazki ofiziala ateratzeaz gain, hitzaldiak eta takoak jartzeko ikastaro bat izan zituzten, ohiko ariketa fisikoa egiteaz gain. Prestakuntza alde batera utzita, pilotariek eurentzako astia ere izan zuten, hoteleko spaz eta Aiaraldeko inguru zoragarriez gozatu ahal izateko.

El Antiguo se vuelca con Bikuña

26 años después de que Juantxo Koka diera el salto, el 30 de junio Donostia volverá a contar con un pelotari profesional, el zaguero Iñigo Bikuña, al que Aspe le dará la alternativa, con Jokin Altuna de padrino. En un principio, este festival iba a disputarse en el Beotibar de Tolosa, pero a iniciativa de Izurun, la escuela de pelota del Antiguo, donde el pelotari se ha formado, será el Atano III donostiarra el frontón donde dé sus primeros pelotazos como profesional.

Eso sí, para que esto sea así, sin, de momento, ayuda del Ayuntamiento donostiarra, Izurun se ha comprometido a realizar la venta anticipada de medio centenar de entradas para el festival. Hoy mismo recibirán los tickets para el debut de Bikuña, localidades que pondrán a la venta en varios comercios del barrio, en un princio Drinka, Platero, Trikuharri, Artikutza, Bodegón Antiguo, Antzara, Olivos y carnicería Txarli, a un precio de 25 euros, cinco más en taquilla. J.O.