Ziabogan arraunlari bat galduta ere, Orio garaile

Bigarren luzean arraunlari bat gutxiagorekin aritu beharra izan zuen arren, Oriok alde nabarmenarekin irabazi zuen atzo etxeko estropada. Sandra Piñeiro istriborreko hankekoak arrauna galdu zuen ziabogan eta, hori dela eta, itxura xelebrea ekarri zuen “Txiki” traineruak bueltako luzean. Arraunari eragitearen keinua egiten jarraitu zuen galiziarrak, baina arraunik gabe. Besterik ezean, taldekideek erritmoa eta kontzentrazioa gal ez zezaten eta ontziak oreka mantentzeko lanean jarraitu zuen.
Harrigarria bada ere, oriotarrek arazo larregirik gabe eutsi zioten lehen postuari bueltako luzean, nahiz eta azken metroetan Arraun Lagunak apur bat hurreratu zitzaien. Izan ere, lehen luze ikaragarria egin zuten mirotzek. Bestela ere hasieratik estropada apurtzearen zale dira, baino, atzo, etxean arituta, mila puska egin zuten proba, ziabogarako arerioei hiru ontziko aldea aterata.
Orduan iritsi zen Piñeiro arraunlariaren kalamidadea, baina mirotzek nola edo hala garaipena bermatu ahal izan zuten behintzat. Bestetik, Arraun Lagunak beste behin bigarren izan zen, eta Hondarribia, Gipuzkoako txapelketan ez bezala, laugarren posturaino erori zen.

«Xeberri eta biok hiru kantaldi egun berean egitera iritsi ginen»

Israel exhibe su impunidad en los escombros de la Unrwa en Jerusalén

Piden cuentas por la contratación pública de dos directivos de Solaria

El PNV cesa a tres ediles de Getxo imputados por el derribo del palacete
