KLIK

Tradizioari eutsiz, Izaro aurrean bota du Bermeok Trebis baserriko teila bat

Urtero legez, Madalen egunean, Izaro uhartearen jabetza aldarrikatu zuen Bermeok. Uhartearen ipar-ekialderantz dauden mugak Bermeorenak direla berresteko, XVI. mendeko Trebis baserriko teila bat itsasora bota zuen Aritz Abaroa alkateak aurrenekoz, «honaino heltzen dira Bermeoko itoginak» esanez. Herriko baserri zaharrenetako baten teila erabilita, itsasoaren eta lurraren arteko lotura islatu nahi izan zuten. Tradizioak dioenez, mundakarren aurkako estropada batean bereganatu zuen Bermeok Izaroren jabetza –horrela konpondu zuten bi herrien artean zegoen liskarra–, Elantxobek epaile lanak egin zituela.

Argazkia: Monika DEL VALLE | FOKU

Honi buruzko guztia: KLIK