Asteazkeneko aho zapore mikatza gozatu nahi dute euskal taldeek
Joan den asteazkenean Emakumeen Endesa Ligako –Dia enpresaren ordez Endesa da orain Emakumeen Saskibaloi Ligako patrozinatzailea– hirugarren jardunaldia izan zen eta etxean jokatu zuten hiru euskal taldeek. Eta hirurek galdu gainera.
IDK Gipuzkoak ezin izan zuen sorpresarik eman eta Spar Girona liderraren aurka egundoko egurra jaso zuen. RPK Araski bikain aritu zen Valentzia Basketen aurka, baina galtzaile arabarrak ere. Lointek Gernika Bizkaiak, aldiz, 67-52 irabazten joatetik 71na amaitu zuen Clarinos Teneriferen aurkako dema, eta, luzapenean, 78-80 galdu zuen. Bada, jardunaldi mikatza izan zen euskaldunentzat.
Gaur, laugarren jardunaldia jokatzen dela, aho zaporea gozatzeko aukera izango dute euskal taldeek. 12.30etan Zamoran jokatuko du Araskik, bertoko Zamarat taldearen aurka. Madelen Urietarenek partida bakarra irabazi arren itxura ona eman dute eta, «beren ligako» aurkari baten etxean jokatzen dutenez, badute garaile ateratzeko aukera polit askoa.
De Souzaren debuta
IDK Gipuzkoak ere 12.30etan jokatuko du. Zaragozako Mann Filterren kantxan jokatuko dute donostiarrek eta bertan egingo du debuta Erika De Souza pibotak IDK Gipuzkoaren kamisetarekin.
«Jokatzeko amorratzen nago», onartu zuen aurkezpen egunean 37 urteko brasildarrak. De Souzaren ia bi metroek Toch Sarr eta Ariel Edwardsen uztaipeko lana asko erraztu behar dute, Ligako aurreneko garaipena lortzeko asmotan.
Lointek Gernika Bizkaia, berriz, 18.00etan ariko da Bierzoko Bembibre taldearen etxean. Bizkaitarrak dira faborito.

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA

Un ertzaina fue jefe de Seguridad de Osakidetza con documentación falsa

Aerosorgailu bat zure esne kaxan
