GARA
IRUÑEA

Euskararen dekretuaren kontrako epaia salatu dute sindikatuek ere

Nafarroako Auzitegi Nagusiak euskararen dekretuaren kontra emandako epaia gaitzesteko Kontseiluak larunbat honetarako deitu duen elkarretaratzearekin (12.00etan, Nafarroako Jauregiaren aurrean) bat egin dute ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta CGT-LKN sindikatuek. Epai «diskriminatzaile» horrek «Nafarroako Gobernuak arlo horretan egin dituen urrats apalak berriz ere gibelatu» dituela salatu zuten sindikatuek.

ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta CGT-LKN sindikatuek bat egin dute Kontseiluaren deialdiarekin, alegia, Nafarroako Auzitegi Nagusiak euskararen dekretuaren kontrako epaia salatzeko deitu duen kontzentrazioarekin. Hori adierazi zuten atzo Iruñean egin zuten agerraldi bateratuan.

Sindikatu guztien izenean, Araceli Montes eta Iratxe Alvarezek azaldu zutenez, epai horrek «Nafarroako Gobernuak arlo horretan egin dituen urrats apalak berriz ere gibelatu» ditu. «Ezin onartuzkoa da Administrazio publikoan hizkuntza-eskubideak behin eta berriz urratzea», gaineratu zuten.

«Euskarak, bertako hizkuntza minorizatua denez, babes-legeak behar ditu, diskriminazio positiboa; eta ez bigarren mailako hizkuntza gisa hartzeko baliabiderik»; hori nabarmenduta,, epaiaren aurka helegitea aurkezteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari.

Horrekin batera, beraien iritziz, epai honek Nafarroan 1986koa ordezkatuko duen Euskararen Lege berri bat beharrezkoa dela frogatu du. Horrela, zonifikazioa gainditzeko aukera egongo litzateke eta nafar guztien hizkuntza-eskubideak bermatu ahal izango lirateke. «Bertzela, gaitzetsi dugun epaiaren kasuan bezala, epaitegiek ikuspuntu arras diskriminatzaileei eutsiko diete, eta gure hizkuntza arautzeko ahalmena zalantzan geratuko da», esan zuten.

Tamalez, egoera ez dela ona adierazi zuten sindikatu hauetako ordezkariek. Izan ere, salatu zutenez, Navarra Sumak eta PSNk –azken alderdi politiko honetako zenbait kontseilari eskuin-muturrak deituriko euskararen kontrako manifestazioan izan zirela ere gogorarazi zuten– eta UGT, Afapna, Sindicato Medico eta Satse sindikatuek euskara gutxietsi eta baztertu nahi dute.

«Erakunde horien pentsamoldeen arabera, euskara behe-mailako hizkuntza gisa hartu behar da, mendialdera mugatua, eta ahal dela etxe barnera, plazara atera gabe, eta jendartean izen onik eta estimaziorik jaso gabe», gaineratu zuten.

El Parlamento rechaza una proposición de ley de NA+ sobre el uso del euskara

La proposición de ley de Navarra Suma sobre el uso del euskara en las Administraciones Públicas de Nafarroa no ha superado la admisión a trámite al posicionarse en contra el resto de grupos parlamentarios en un debate marcado por la sentencia del TSJN que anula diversos aspectos de la norma en vigor, el decreto foral 103/2017.

Javier Esparza (Navarra Suma) cuestionó la política lingüística de la pasada legislatura y, tras el rechazo a su iniciativa del resto de grupos, se parapetó en su discurso habitual sosteniendo que «para el nacionalismo vasco imponer el euskera es esencial para su proyecto político, y si el PSN vota con el nacionalismo vasco fortalece un proyecto nacionalista en Navarra». GARA