«Hizkuntza berdintasuna» agiria aurkeztu dute Madrilen hainbat eragilek
Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Galiziako eragileek “Hizkuntza berdintasuna: askatasuna, aniztasuna eta demokrazia” agiria aurkeztu zuten atzo Madrilen. Elkarte hauek adostu dute dokumentua: Kontseilua, Amesa Pola Normalización Lingüística, Ciemen, Iniciativa Pol Asturianu, Nogara, Plataforma per la Llengua, Omnium eta Accio Cultural del Pais Valencia.
Gaztelania ez berezko beste hizkuntzen alde lan egiten duten gizarte eragileek alderdiei konpromiso zehatzak eskatu dizkiete: «Kezkatzen gintuzten alderdi politiko batzuk zabaltzen ari ziren mezuek; boterea erdietsiz gero, gaztelania ez berezko beste hizkuntzetako hiztunen hizkuntza eskubideak are gehiago urratzeak».
«Mehatxu olatu horri gure hizkuntzetan bizitzea bermatuko duen euste-horma jarri behar zaio, eta horretarako konpromiso zehatzak behar dira. Horregatik pentsatu dugu Madrilera etortzea dela interpelazioa egiteko modurik zuzenena», gehitu zuten.
Adostutako dokumentuak lau premisa eta zazpi konpromiso biltzen ditu. Egun gaztelaniaren eta gaztelania ez berezko beste hizkuntzen artean dagoen desorekaren aurrean, berdintasuna, askatasuna eta demokrazia lortzeko «eskubide eta betebehar berdinak» aitortzea aldarrikatzen dute.
Ohartarazi zutenez, hainbat tramite (zergak, isunak, Gizarte Segurantza...) ezin dira gaztelania ez beste hizkuntza batean egin eta kasu batzuetan laguntzak ukatzen dira gaztelaniaz eskatu ezean.
Botere judizialaren araudia aldatzea nahitaezkoa dela uste dute. Dokumentuaren kopia bidaliko diete alderdiei, konpromiso hauei dagokienez jarrera har dezaten.

Un llamamiento a la esperanza en el último adiós a «Peixoto»

Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

La adicción a la pregabalina no para de crecer en los márgenes

Pradales rubricó el PGOU por el que se imputa a la exalcaldesa de Zaldibar
