Taldekako giza proba mistoa izango da ikusgai bihar arratsaldean Usurbilen

Taldekako giza proba ikusteko aukera izango da bihar 17.00etan, Usurbilgo plazan. Bertan gizon eta emakumez osaturiko hiru hirukote neurtuko dira. Erabiliko duten harria Ur-Epel harria da, 1.800 kilokoa.
Parte hartuko duten hirukoteak hauek dira: Lasuen taldea (Santi Zubizarreta, Gorane Ugarte eta Ioritz Pereira, Mikel Alzolaren gidaritzapean), Leioa Euskal Kirol Taldea (Aitor de la Concepcion, Elisabet Txertudi eta Eneko Bilbao, Angel Txertudiren gidaritzapean) eta Txori Herri taldea (Gorka de la Concepcion, Alatzne Etxaburua eta Inigo Aurrekoetxea, Igor Esnaolaren gidaritzapean).
Giza probarekin batera, herri mailako sukaldaritza lehiaketa ere egingo dute Usurbilen, Adineko Egoitzak antolatuta. Legatza saltsan jarriko da giza proban ari diren bitartean eta kirol ekitaldiaren ondoren dena prest izango da pilotalekuan.
Antolatzaileek jendeari ekitaldiaz gozatzeko bertaratzera dei egin diote.
Moreno y Lisci, dos trayectorias de menos a más en Osasuna

«Elektronika zuzenean eskaintzeko aukera izango dugu orain»

«Gizarte aldaketa handi bat» eskatu du euskararen komunitateak

ASKE TOMA EL TESTIGO DEL HATORTXU EN ATARRABIA
