KLIK
Domu Santu eguna, jada gure artean ez daudenak gogoratzeko

Urtero bezala, jendearen joan-etorri handia izan zuten atzo Euskal Herriko hilerriek, Santu Guztien Eguna zela-eta. Usadioari jarraituz, lore sortek koloreztatu zituzten kanposantuak, lore saltzaileen lana ere nabarmen areagotzen baita atzoko egunez. Nolanahi ere, jakina da gero eta gehiago direla errausketaren aldeko hautua egiten dutenak, eta beraz, hilerriak ez dira dagoeneko hurbilekoak gogoratzeko gune bakarrak. Urnak gordetzeko kolunbarioez gain, badira errautsak beste toki batzuetan zabaltzea nahiago dutenak eta, hala, urtero-urtero, leku kuttun horretara osteratxoa egitea ohitura bihurtzen dutenak.
Argazkia: Juanan RUIZ | FOKU

Eguneko gaiak
Expectación tras hallarse un planeta similar en tamaño y órbita a la Tierra

Eguneko gaiak
Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas

Eguneko gaiak
«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Eguneko gaiak
«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

Euskal Herria