Asier AIESTARAN
PILOTA

Ezkurdia eta Martija garaile Urretxun

Bikote sendoagoa osatuz, 19-22 nagusitu dira Bengoetxearen etaMariezkurrenaren aurka txapelketako bigarren puntua eskuratzeko.

BENGOETXEA-MARIEZKURRENA 19

EZKURDIA-MARTIJA 22

 

Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak bigarren garaipena lortu zuten atzo Binakako Txapelketan, Urretxuko Ederrena pilotalekuan Oinatz Bengoetxea eta Jon Mariezkurrena 19-22 menderatu ostean. Harmailak leporaino bete ziren Santa Lutzi egunez, eta jendeak gozatu ederra hartu zuen neurketarekin.

Urdinek abantaila polita hartu zuten hasieran (1-5), Mariezkurrenaren huts batzuk baliatuta, baina hortik aurrera neurketa asko parekatu zen. Bi atzelariek ederki astindu zuten pilota eta aurrean ere tanto ederrak ikusi ziren. Norgehiagoka 13-13 berdinduta egon zen, esaterako, eta une horretan ez zen batere argi ikusten nor izan zitekeen bikote irabazlea.

Errematean oso fin ibili zen Oinatz Bengoetxea, dozena bat tanto eder egitea lortu zuen atzokoan ere, baina pena izan zen unerik garrantzitsuenetan Mariezkurrenak ez zuela asmatu eta pilota dezente galdu zituela azkenerako (11).

Horregatik, eta gorriak markagailuan 16-14 aurreratu ziren arren, urdinak 16-18 aurretik iritsi ziren bigarren atsedenaldi luzera. Ordura arte gehiegi agertu gabe zegoen Joseba Ezkurdiak aurrerapauso bat eman zuen neurketa zati erabakigarrira heldu zenean, eta arbizuarra jokoan sartzearekin balantza urdinen aldera erori zen.

Hori bai, azken tantoak oso urduriak izan ziren, epailearen erabaki zalantzagarriren bat ere izan zelako tartean. Markagailua 16-20 zegoela, Oinatz Bengoetxearen gantxo bat txartzat eman zuen epaileak, nahiz eta pilotalekuan bildutako ikusle askok ontzat jo zuten. Tanto garrantzitsua izan zitekeen gorrientzat, eta horregatik agertu zuten beraien kexa.

Saiatu ziren ondorengo tantoetan aurkariak estutzen, 19-21 hurbildu ziren, baina urdinek ez zuten barkatu eta bigarren puntua eskuratu zuten. Azken tantoa ere xelebrea izan zen: Oinatzek pilota Mariezkurrenari utzi zion baina atzelaria ez zen iritsi pilota altxatzera.

Horrela bada, bi bikoteen arteko berdinketa apurtu egin da. Ezkurdiak eta Martijak, bi garaipenekin, Artola-Imazen aurka jokatuko dute hurrengo dema, abenduaren 22an Arrasaten. Bengoetxea-Mariezkurrena, puntu bakarrarekin, Irribarria-Rezustaren aurka neurtuko dira hilak 21ean, Lekeition.

 

Retegi Bi: «Descartar a los veteranos es un gran fallo»

La Agencia Efe distribuía ayer una entrevista interesante con Julen Retegi, pelotari que se despedirá del profesionalismo mañana en Eibar –juega su último partido en el telonero, con Tolosa contra Peio Etxeberria y Bikuña–.

Entre otros aspectos, el navarro critica el trato que dan las empresas de mano a los pelotaris más veteranos, a los que se les da la baja sin tener en cuenta su nivel de juego. «Ahí está Aimar Olaizola, que tiene ahora 39 y está a un nivel tremendo. Arretxe quedó campeón del individual con 35 y en estos tiempos igual hubiera estado ya en casa», recuerda, añadiendo que «es un fallo grande por parte de ellos, pero es su empresa y ellos deciden». En su opinión, «en los entrenamientos que se hacen con gente veterana se aprende mucho más que en un partido».

En su caso particular, y aunque sus últimas actuaciones no han sido demasiado brillantes, Julen dice que «me veo con juego. Tengo 34 años y parece que soy un viejo, pero hasta hace pocos años se jugaba mucho más tiempo. El cuerpo está bien, no he tenido lesiones graves y yo me siento bien». Por ello, avanza que «voy a seguir jugando, es lo que he hecho desde crío y es lo que voy a seguir haciendo, no sé a qué nivel, no va a ser a nivel profesional, eso está seguro, pero voy a seguir jugando». Tiene en mente la opción de recalar en alguna empresa pequeña.A.A.