A.A.
PILOTA

Bosgarren jardunaldia gaur hasiko da Irunen

Binakako Txapelketaren ligaxkako bosgarren jardunaldia gaur hasiko da Irunen, Uranzu pilotaleku dotorean. Olaizola II.a eta Aretxabaleta –Urrutikoetxearen ordezko jarraituko du asteburu honetan ere– Jaka eta Zabaletaren aurka neurtuko dira 20.00etan hasten den jaialdiko bigarren neurketan.

Olaizola-Urrutikoetxea bikotea puntu bakarrarekin dago, lehen jardunaldian lortua, eta hiru partida segidan galdu ostean suspertu beharrean dira derrigorrez. Jaka-Zabaleta, aldiz, hiru garaipenekin sailkapeneko goiko postuetan daude, nahiz eta azken neurketa galtzetik datozen Laso-Albisuren aurka.

Arratseko beste bi hitzorduak emakumezkoen palazko Bizkaia Torneoa eta Aretako Herriaren Txapelketa izango dira.