Gizarte Segurantzak Glovoko langileei alta emango die, LABen salaketa ostean
Glovo enpresak Nafarroan dituen langileak Gizarte Segurantzaren SMS bat jasotzen ari dira. Mezu horretan esaten diete GlovoApp enpresan alta emateko izapideak egin dizkietela eta horrek atzeraeragina duela enpresan lanean hasi zirenetik. Irailean, LAB sindikatuak salaketa jarri zuen Lan Ikuskaritzan, Glovok bere langileei egiten dien kontratazioa aztertzeko eskatuz. «Lan Ikuskaritzaren ebazpena ez da oraindik etorri, baina badirudi LABen tesia bermatuko duela», argitu zuen atzo LABek.
Jarritako salaketan, LABek zioenez, Glovoko langileen lan harremana enpresaren mende zegoen erabat; izan ere, enpresak erabat arautzen ditu lan baldintzak, langileek erabili behar duten aplikazioaren bidez, eta enpresaren esku geratzen dira lan karga, ordutegiak, lanaldia, soldata, eta abar.
Beraz, langile horiek ez dituzte autonomo izateko baldintzak betetzen. «Beste erkidego batzuetako Lan Ikuskaritzek eta Justizia Auzitegi batzuek dagoeneko ebatzi duten bezala, Glovo enpresak langile horiek besteren kontura kontratatu beharko lituzke, eta horrela izatea espero dugu», nabarmendu zuen.
«Hala ere, Glovo enpresak bere langileei jakinarazi die, Lan Ikuskaritzaren ebazpenaren zain gauden honetan, egun dagoen lan harremanean egin nahi den edozein aldaketa errekurrituko duela», azpimarratu zuen sindikatuak.

«A esta generación le toca poner las bases del Estado vasco»

«Quiero que no siga explotando a la gente inmigrante»

«La única certeza es que el realismo de Trump nos lleva a la destrucción»

Cuatro grandes sombras oscurecen aún más la inoculación de vacunas caducadas
