M. U.
PAU

Fijait-eko neurriak betetzeko asmorik ez du Irigoienek

Paueko Dei Auzitegiak heldu den martxoaren 12an jakinaraziko du Peio Irigoien presoari buruzko erabakia. 2018an, Baionako Auzitegiak hamar hilabeteko epea eman zion bere egoera erregularizatzeko. Atzoko saioan, Pauen, Beskoitzeko herritarrak berretsi zuen ez dituela Fijait fitxategiak ezartzen dituen betebeharrak inola ere onartuko.

Fijait polizia-fitxategian sartuta dagoen preso ohi Peio Irigoien erruduntzat jo zuen Baionako Auzitegiak, «ezarritako neurriak ez betetzeagatik». 2018ko urriaren 18an izan zen epaiketa eta handik hilabetera heldu zen ebazpena: Hamar hilabeteko epea eman zioten lapurtarrari bere egoera erregularizatzeko. Alta, Fijait-en existentzia bera auzitan jarriz, bere defentsak helegitea aurkeztu zuen eta, atzo, Paueko Dei Auzitegiak kasua berraztertu zuen.

Auzi-saioan zehar Irigoienek Fijait fitxategian egoteak eragin dizkion eragozpenen berri eman zuen. 2017ko martxoan bere helbidea jakinarazi behar zuela oroitarazteko, bere amaren etxean azaldu ziren jendarmeak, auzitegira joateko agindua lehendik jasoa bazuen ere. Deialdi horiei ez entzuna egin, eta azaroan errepide kontrol batean geldiarazi eta atxilotu zuten beskoiztarra. Handik ordu gutxira aske utzi zuten arren, auzipetu egin zuten.

Atzo Paueko auzitegian eginiko saioan Irigoienek aitortu zuen ez dituela Baionako epaileak ezarritako baldintzak bete, ez duela bere helbidearen berri eman, eta bere «hautu politikoa» guztiz barneratzen duela gaineratu zuen. Gauzak horrela, Dei Auzitegiak zigortzen badu ere, zigorra betetzeko asmorik ez duela agerian utzi zuen. Bai frantsesez bai euskaraz, Irigoienek bere zigorra kartzelatik atera zenean amaitu zela aldarrikatu zuen. Hala, prokuradoreak zigor gisa gizarte onurako lanak egitea onartuko ote lukeen galdetu zionean, ezetz erantzun zuen.

1.000 euroko isuna

Baionan auzipetu zutenean, ETA dagoeneko desagertuta zegoen. Hala eta guztiz ere, Irigoienek «arrisku bat» izaten jarraitzen zuela defendatu zuen prokuradoreak. Haren hitzetan, «Frantziako Estatuarentzat eta gizartearentzat mehatxu bat izaten jarraitzen du, higiezinen kontrako sabotajeak oraindik ez direlako desagertu». Hori dela-eta Irigoien zigortzea eskatu zuen «gutxienez 800 euroko isuna» ezartzea eskatuz. Atzo Paueko fiskalak 1.000 euroko isuna galdegin zuen.

Parisen 2015eko urtarrilaren 7an “Charlie Hebdo” astekariaren kontra izandako atentatu jihadistaren ostean sortu zuten Fijait fitxategia. Alta, fitxategi horretan Korsikako zein Euskal Herriko preso eta preso ohiak ere sartu zituzten. 150 euskal herritar baino gehiago agertzen dira gaur egun polizia artxibo berezi horretan.

Baionan eginiko auzian, Irigoienen abokatuak Fijait fitxategian sartzen dituzten euskal presoei ezartzen zaizkien neurriak Frantziako Konstituzioaren aurkakoak direla argudiatu zuen.

Atzo, Pauen, «fitxategi horiek Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren kontrakoak eta zentzugabeak direla» esan zuen preso ohiaren defentsak. Auziak luze joko du oraindik, heldu den martxoaren 31n Baionako instrukzio epaitegiak hitzordua jarri baitio Irigoieni. Ordurako atzoko auziari buruzko erabakia ezaguna izanen da, Paueko Dei Auzitegiak martxoaren 12an plazaratuko baitu ebazpena.

«Peio Irigoieni sostengua emateko eta egoera onartezinaren aurrean intsumisioa oihukatzeko» bihar, 11.00etan, Hazparneko plazan, elkarretaratzera deitu du herritar talde batek.

 

EH Bai exige desactivar las leyes de excepción que se aplican a los vascos incluso tras salir de prisión

Una delegación de Euskal Herria Bai se desplazó a Pau para expresar su «total apoyo» a Peio Irigoien y a «todos cuantos sufren la aplicación de las medidas» derivadas de la aplicación del fichero policial Fijait.

En nombre de la coalición, Jokin Etxebarria recordó que en el actual contexto político «no tiene ningún sentido» mantener esas medidas que, según dijo, solo responden a la vocación de «situar la resolución del conflicto vasco en parámetros del pasado». Por ello, EH Bai reclamó una actitud de «compromiso y responsabilidad» e hizo una solicitud expresa, dirigida en particular al Estado francés, para que «desactive de una vez por todas las normas especiales que aplica a presos y expresos vascos».

Al mismo tiempo, la coalición pidió a París la adopción de medidas «sensatas y valientes para impulsar el proceso que debe abocar a la vuelta a casa de los presos, tal como exige la mayoría social vasca». GARA