GARA
GASTEIZ

Ez da argitu zergatik ziurtatu zuten airearen egokitasuna datuen faltan

Zaldibarko zabortegian lur-jausia gertatu eta hurrengo egunetan airearen kalitate onaz mintzatu ziren Lakuako zenbait ordezkari. Aste bete beranduago, baina, dioxina eta furanoen parametroak ohikoak baino 50 aldiz handiagoak zirela jakitean, herritarrak babesteko aholku batzuk luzatu zituen Osasun Sailak. Oraindik argitzeke dago zergatik tematu zen Lakua airearen kalitatea ona zela ziurtatzeaz, oraindik datu osagarriak ezagutzea falta zitzaionean.

Lakuako Osasun sailburu Nekane Murgak hitza hartu zuen Legebiltzarrean, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Lakuako beste zenbait sailburuk egin legez. Bere hitzartzean nabarmendu zuen furano eta dioxina datuak ezagutu bezain laster adituak elkartu zirela hauek aztertu eta ondoren azalpenak emateko.

Toxiko hauen presentzia airean ohikoa baino 50 aldiz handiagoa zela zehazten zituzten Madrileko ikerketa zentroan (CSIC) azterturiko datu hauek. Lagina hartu eta bost egun beranduago jakin zuten; Murgak azaldu bezala, dioxina eta furanoen analisiak epe motzagoan aztertzeko aukerarik ez baitzegoen kontsultatu ziren gainerako ikerketaguneetan (Bartzelonakoa eta Herbeheretakoa). Estatu espainolean bi zentro bakarrik daudela toxina hauek aztertzeko gaitasunarekin.

Eibarko neurgailuek jaso zituzten datuak, otsailaren 9an, luizia jazo eta hiru egunera. Otsailaren 14an 20.00etan prentsaurreko baten bitartez jakinarazi zuten dioxina eta furanoen presentzia altua. Etxebizitzak ahalik eta gutxien aireratzeko eta ariketa fisikoa kalean ez egitea aholkatu zuten.

Atzoko agerraldian prozesu hori azaldu bai baina oraindik argitu gabe jarraitzen du zergatik jardun ziren aste guztian airearen kalitatea egokia zela ziurtatzen oraindik datu osagarrien zain zeudenean. Are gehiago, ostiral goizean bertan, hilak 14, airea egoki zegoela adierazi zuten; dioxina eta furanoen datuak arratsaldez jaso zituzten. Nekane Murgak ez zuen hori argitu, nahiz eta oposizioko legebiltzarkideek honengatik itaun egin.

Badaezpadako neurriek bere horretan jarraitzen dute. Osasun sailburuak onartu zuen furano eta dioxina maila altuak arnasteak pertsonengan eragin ditzakeen kalteez mintzatzean ez dagoela batasunik adituen artean eta segidan atxiki zuen ez gaudela «alerta egoera batean».

Astelehenean, Ermuko herri bileran, Osasun sailburuorde Ignacio Berraondok eta Osasun Publikoko zuzendariorde Joseba Bidaurrazagak, aldiz, aho txikiz adierazi zuten badaezpadako neurri eta gomendio horiek ez zituztela aurretiaz helarazi, beste parametroen baloreetan oinarrituta, ez zutelako aurreikusten hain balore altuak emango zituenik dioxina eta furanoen kontuak.

Elgetakoa ere argitu gabe

Lakuaren eta Osasun sailaren erabakiak defendatu asmoz, Murgak gehitu zuen Gasteizko Gobernua uneoro harremanetan dagoela Ermua, Eibar eta Zaldibarko alkateekin. Kasu honetan ere ez zuen argitu zergatik ez den bermatzen komunikazio maila berdina Elgetarekin, herri hau ere –EH Bilduren gobernantzan, beste hiruak ez bezala– zabortegitik gertu baitago.

Uraren analisiei dagokienez, nabarmendu zuen analisi guztiek erakutsi dutela kutsatu gabe dagoela eta soilik inguruko bost baserri direla galdara batez hornitu behar izan direnak.

Inauteriak, bertan behera

Airearen hurrengo datuak, dioxina eta furanoen parametroenak, bihar edo ostiralean jasoko ditu Lakuak –hala baieztatu zuten astelehenean–. Gasteizko Gobernuko ordezkariek bizitza normala egitea eskatzen duten bitartean, badaezpadako neurri horiek errespetatzea ere eskatzen dute.

Honengatik, Eibar eta Ermuko udalek bertan behera utzi dituzte inauterietako ekintzak, herri bakoitzeko ikastetxeetako arduradunekin adostu ostean.

Eibarren kasuan, erabaki hau biharko ekintzetara –Eguen Zuri egunera– mugatu dute, momentuz. Neurri hauek aktibatuta jarraituko dute hurrengo analisien datuak ezagutu eta Osasun Publikoko arduradunek kontrakoa esan arte; gomendioek jarraituz gero bertan behera geratuko dira jarduera guztiak.

Ostegunekoa bertan behera geratu denez, ez dute herrigunea oinezkoentzat jarriko eta beraz, Euskotrenek abisatu zuen autobus zerbitzuak normaltasunez funtzionatuko duela.

Ermuan ere bertan behera geratu dira inauterietako ekintzak; kasu honetan, ostiralera arte luzatuko da neurri hau.

Bestalde, Eibarko Unibertsitateko Ikasle Mugimenduak bertan behera utzi du bihar ospatzekoa zen Herri Unibertsitatea. Momentuz, atzeratu egin dituzte ekintzak eta hitzaldiak baina ez dute jakinarazi noiz burutuko dituzten. Era berean, egun guztiko greba deialdia iragarri dute biharko Eibarko Ingenieritza fakultatean.

Dan por extinguidos los principales focos del incendio y cesan las emanaciones de humo

Los frentes «más importantes» del incendio declarado en el vertedero de Zaldibar tras el derrumbe del pasado 6 de febrero quedaron extinguidos y las emanaciones de humo por la combustión del material y los gases almacenados en el vertedero siniestrado cesaron completamente hacia las 19.35 horas, informaron desde los bomberos de Bizkaia, aunque siguen las recomendaciones de no hacer ejercicio físico al aire libre ni ventilar las casas en la zona de Eibar, Ermua y Zaldibar.

El director de la Agencia Vasca del Agua (URA), Ernesto Martínez Cabredo, admitió ayer en una comparecencia ante los medios de comunicación tras la reunión diaria de la mesa técnica que las brasas «se pueden reproducir» y hay «unos pocos rescoldos que pueden humear», por lo que se da por «resuelto» el fuego «desde la precaución».

Informó de que un retén de obra y de los Bomberos de Bizkaia permanecerán «vigilando» la zona con «los medios necesarios» para que si algún punto humea más de lo debido se apague. Según Martínez Cabredo, la extinción del incendio facilitará la búsqueda de Alberto Sololuze y Joaquín Beltrán, los dos trabajadores desaparecidos.

El secretario general de la Presidencia del Gobierno de Lakua, Jesús Peña, afirmó que la extinción del incendio tendrá un «efecto inmediato» en la emisión de componentes nocivos a la atmósfera, lo que incidirá directamente en la calidad del aire.

El pasado viernes se supo que los análisis habían detectado dioxinas y furanos en el aire en proporciones cuarenta veces superiores a los normales, como consecuencia del fuego por la combustión de metano en la parte alta del vertedero, por lo que Lakua recomendó a los vecinos de Eibar, Ermua y Zaldibar que cerraran las ventanas y no hicieran deporte al aire libre.

En lo que respecta al agua, el informe sobre la calidad del agua del entorno del vertedero realizado por la Agencia Vasca del Agua (URA), desde el derrumbe hasta el 11 de febrero, ha detectado un aumento de la cantidad de amonio y presencia de los metales cadmio, níquel y selenio en el caudal de los lixiviados, las partículas que arrastran los líquidos vertidos desde la zona del desprendimiento.

URA indicó que «en la regata de Aixola, donde llega lo que sale del vertedero (lixiviados)» y «con los datos disponibles hasta ahora, el vertido al río es el equivalente a un vertido de aguas residuales domésticas», que «a la luz de los resultados de los exhaustivos análisis y el estrecho monitoreo, el agua de grifo se puede seguir consumiendo con normalidad».GARA