Juan Manuel RAMIREZ G. (EFE)

Jatorrizko hizkuntzak Mexikon, arriskuan

Testuingurua konplexua dela aintzat hartuta, Mexikoko Gobernuak inklusiorako politika publikoak garatzeko baldintzak sortu nahi ditu, baina, horrez gain, gizartea bera pentsamendu indigenara hurbiltzeko saiakera egin behar du, hizkuntzaren bidez, eta, horrek, aldi berean, nazioan txertatu behar du, Juan Gregorio Regino INALI Hizkuntza Indigenen Institutu Nazionaleko presidenteak azaldu duenez. «Mexikon 68 hizkuntza indigena nazionaltzat jotzen ditugu, espainieraz eta keinu-hizkuntzaz gain; orduan, 70 komunikazio sistema linguistiko ditugu», adierazi du adituak. 31 desagertzeko arrisku handian eta beste 37 mehatxupean daudela gogoratu ondoren, munduan gertatzen ari den hizkuntzen desagerpena «tragedia» dela nabarmenduta. Reginoren iritziz, «hizkuntza indigenak isolamendutik eta bazterketatik atera behar dira, egungo gizartean txertatzeko». Biziraupenerako, komunitatearen baitan horren inguruko kontzientzia sortzearen garrantziaz ere mintzatu da. Munduan dauden 7.000 hizkuntzen ia %50 desagertzeko arriskuan daude.