Maite UBIRIA BEAUMONT
BAIONA

Eskuina birsortzea helburu, Patriotes eta RN aliatu ditu Lesellierrek Baionan

Bayonne Plurielle du izena Debout la France alderdi subiranistaren ordezkari Pascal Lesellierrek eratu duen zerrenda «%100 eskuinekoak». Atzo, harro adierazi zuenez, zerrendakideen artetik %30-40 Baionatik kanpo jaiotako herritarrak dira». Ultraeskuineko bi talde ordezkaturik daude bere zerrendan.

Duela sei urteko herriko bozetan, konplexurik gabeko eskuinarekin identifikatzen diren sektoreek beraien parioa galdu zuten Baionan. Berdintasun legea traba bihurtu zitzaien eta, behar adina emakumezko hautagai lortu ez zutenez, hauteskunde lehiatik at gelditu ziren.

Pascal Lesellierrek arantza hori kendu du aurten, «alderdien dinamiketatik kanpo dauden herritar libre eta ausartak lagun» Bayonne Plurielle izeneko hautagaitza eratuta.

Atzo, Herriko Etxearen ondoan dagoen jatetxe batean agerraldia egin zuen hautagaiak, bere zerrendako aitzineko postuetan agertzen diren beste hainbat ordezkariz inguratuta.

«Gure helburua bete da, hautagaitza osatzea baitzen gure xede nagusia», nabarmendu zuen Valerie Taieb zerrendakideak. Anne-Marie Rauter zinegotzi ohiak ere hartu zuen hitza agerraldian; hau ere, Taieb bezala, aurreko legealdian Jean-Rene Etchegarayk gidatu zuen zentro-eskuineko udal gehiengoaren partaide izan zen. Baionako auzapezak eginiko ibilbideak etsipena eragin ziela aitortu zuten biek ere.

Etchegaray dute aurkari

Ildo beretik, jarduneko auzapezak martxoaren 15-22ko hauteskundeetarako osatu duen «zerrenda zabalarekin» alderatuta, Bayonne Plurielle-ren hautagaitza «%100 eskuinekoa dela» aldarrikatu zuen behin eta berriro Pascal Lesellierrek.

Prefeturan eginiko erregistratze tramiteari buruz, hautagaitzari «eskuin anitza» etiketa ezarri diotela azaldu zuen. Horretarako, alderdi batek baino gehiagok bederen babestu behar zuen hautagaitza. Bi izan dira finean zerrendaren aitabitxiak: Debout la France indar frantses subiranista eta CNIP (Independente eta Nekazarien Zentro Nazionala) alderdi tradizionalista.

Bayonne Plurielle hautagaitzaren aurkezpen ekitaldira eskuin muturreko alderdietako bi kide batu ziren, Lesellierren zerrendako kideak direlako, baina horien alderdiak ez dira paper ofizialetan zerrenda berriaren babesle gisa agertuko.

Rassemblement Nationaleko (RN) eskualde kontseilari Jean-Mixel Iratchetek «XV. mendetik arbaso baionarrak» dituela nabarmendu zuen, bere burua hautagai independentetzat aurkeztuz. Benjamin Gilek, bestalde, Parti de Gauche ezkerreko alderdian ibili ondoren FNko zatiketa batetik jaio zen Patriotes eskuin muturreko marka txikian jarduten duenak, Bayonne Plurielle hautagaitzak merkataritzaren alde lan eginen duela nabarmendu zuen.

Debout la France, nueva nave nodriza de la ultraderecha en las municipales

La marca creada por Marine Le Pen para, dejando atrás los lastres del partido que fundó su padre, desplegar una estrategia de conquista de poder, se toma las próximas municipales como un ensayo general de cara a las elecciones presidenciales de 2022.

De ahí que Rassemblement National (RN) concurra a los comicios del 15-22 de marzo con el objetivo de, bien a solas bien en planchas compartidas más o menos abiertamente con Debout la France, como ha hecho en Baiona, medirse con un Emmanuel Macron que atraviesa hoy por hoy sus horas más bajas.

Tras decidir pulsar el comodín del 49.3, lo que equivale a reconocer que su mayoría parlamentaria no ha sido suficiente para superar la tramitación del proyecto de ley de reforma de las pensiones por la vía ordinaria, Macron se someterá a un juicio complicado en las urnas. Con la derecha tradicional y la socialdemocracia en ruinas, los estrategas electorales del macronismo han desplegado todos sus esfuerzos para, algunas veces, las menos, con candidatos propios, y las más apoyando a los aspirantes mejor posicionados, ganar los duelos principales a la ultraderecha.

Marine Le Pen aspira a triplicar los resultados obtenidos en las municipales de 2014. En consecuencia, el objetivo de Macron es, con ayuda del sistema electoral, ponerle lo más difícil posible e incrementar esa cuota de diez alcaldías relevantes con las que se hizo la ultraderecha hace seis años. RN, desde sus dominios del sur (Fréjus, Béziers...) mira hoy al norte y este hexagonales como tierras de conquista. M.U.