Gipuzkoako herrien etimologia jaso du Euskaltzaindiak eta paperean zein PDF formatuan argitaratu du aldi berean
Euskaltzaindiak argitara eman berri duen ikerketa lana Gipuzkoako Foru Aldundian aurkeztu zuten atzo Patxi Salaberrik eta Luis Mari Zalduak, Hizkuntza Berdintasuneko foru diputatu Garbiñe Mendizabalekin eta Andres Urrutia euskaltzainburuarekin batera.
Izenburuak dioen gisan, “Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta etimologia” liburuak Gipuzkoako herrien izenak jasotzen ditu, baita auzo askorenak eta bestelako populazio gune batzuenak ere. Zehazki, 182 entitate –auzo, elizate, udalerri…– bildu dira, orotara 4.500 testigantzaz jantzita (horietarik 700 ahozkoak). Izen bakoitzak historian erakutsi dituen formak eta «azalpen etimologikoak» dakartza.
Egileak «metodologia serio bat oinarrian hartuta eta zuhurtziaz» jokatzen saiatu dira, eta izen berezien (toponimo, antroponimo, oikonimo eta beste) hastapeneko adiera emateko, hainbat elementu hartu dituzte kontuan, hala nola agiriek denboran izandako aldaerak, euskal fonetika historikoa, lekuaren nolakoak eta gaurdainoko esperientziak.
Bitxikeriak
Herri, elizate eta auzoen izenekin batera, hiriburuarena eta lurralde historikoarena ere aztertu dituzte. Horrez gain, herri bakoitzaren izenaren amaieran, gentilizioa edo herritarrei nola deitzen zaien ageri da (adibidez, Tolosa herriko pertsona bat tolosarra dela).
Lekuetako askok latinezko izenekin lotura dute, baina horrek ez du esan nahi erromatarrak direnik, baizik eta kolonoek edo eliteek «latinizatu» zituztela. Kasu horietan, izenek euskal eboluzioa izan dute gerora (Gabiria, «zerga gabeko hiria», Cabilus hitz latindarretik etor daiteke).
Proiektuaren atzean, «Euskal Herriko toponimia nagusi osoa aztertu nahia» dago, Salaberrik azaldu zuenez: «2004an Nafarroa Beherekoa argitaraturik, eta 2015ean Arabakoa, iruditu zitzaidan bazegoela Gipuzkoakoa ere egiteko modua».

El Patronato del Guggenheim abandona el proyecto de Urdaibai

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»
