Krisi garaien aitzakiarekin

Soilik krisi batek –erreala edo antzemana– dakar benetako eraldaketa», zioen Milton Friedmanek. Halako uneetan, krisi eta shock egoeretan, kapitalismo basatiak trabarik gabe jarduten du, merkatu askea bultzatuko duten erreformak egiteko, sarritan, gobernuen eta erakundeen laguntzarekin.
Shockaren doktrina merkatu askearen ezarpena da, Naomi Kleinek «hondamendiaren kapitalismo» gisa identifikatzen duen ingeniaritza sozial eta ekonomikoaren programa, shockaren «terapian» oinarritua, jendartea gaixo eta lozorroan mantentzen duena.
Quebectar jatorriko Naomi Klein kazetari eta idazlea “No logo” (1999), “Fences and Windows” (2002, gaztelaniaz) eta “The Shock Doctrine” (2007, “La doctrina del shock” itzulita gaztelaniara) bezalako liburuen egilea da eta Michael Winterbottonek, azken lan horretako teorietan oinarritua pelikula dokumentala egin zuen.
“The Shock Doctrine” lanak agerian uzten du Milton Friedmanen eta Chicagoko eskolaren ideologiaren alderik ilunena, hain onarpen txikia izanik, ez baitzen torturaren eta errepresioaren bitartez bakarrik ezarri, azkenengo krisialdi ekonomikoan, Europako erakundeek «erreskatea» hitza erabili zuten estatuen bitartez murriztapen sozialak bultzatzeko. Aproposa deritzot film hau egunotan berreskuratzeari, koronabirusaren shockarekin lozorroan eta izutuak eduki ez gaitzaten.
Bestalde, jakin ezazue Naomi Klein Fridays For Future ekimenak online antolatutako lehen elkarrizketaren protagonista izango dela (bihar, 15.00etan).

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
