Hitzak ehuntzen katea eten ez dadin

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza kateak Iruñea eta Durango lotu zituen. Gure Esku Dagok deituta, 2014ko ekainaren 8an egindako ekimenak 123 kilometrotan 100.000 lagunetik gora elkartu zituen. Horren aurretik hainbat ekimen antolatu ziren leku anitzetan zein euskarri desberdinetan. Proposatu ziren ekimenen artean ipuin kontaketen grabaketa bat izan zen. Ekimenaren aurreko ehun egunetan, egunero ipuin bat eskainiko zen sarean. “Ehun ipuin gure hitz bidea ehuntzen” izenburua izango zuen. Horretarako bost kontalari elkartu ziren, estilo desberdinekoak: Itziar Rekalde, Doro Zobaran, Ixabel Millet, Bea Egizabal eta ni neu. Bi baldintza baino ez ziren jarri, ipuinek euskal tradiziotik hartuak izan behar zutela eta 5/10 minutu inguruko iraupena behar zuela kontaketak.
Ipuina zabaltzea eta ekoizpena NAIZek hartu zituen bere gain. Halaxe, Mikelazulo elkartearen laguntzaz, haren egoitzan grabatu ziren kontaketak. Ahalik eta freskotasun handiena lortu nahian, zuzeneko itxura eman nahi zitzaion, kontatzean izaten diren hutsuneak, “akatsak” eta inprobisazioa mantenduz. Eta euskal tradiziotik ekarritako 100 ipuin 100 egunetan eskaini ziren, euskal kulturaren katea eten ez dela aitortuz. Gaur egun NAIZen artxiboan daude ikusgai. Barandiaran, Azkue, Vinson, Garmendia… biltzaileen lanetatik ateratako ipuinekin ikus-entzunezko bilduma berria dugu.
Ez dakigu zenbat iraungo duen bizi dugun derrigorrezko etxeratzeak, baina behintzat egunean behin istorio bat izango dugu zain.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
