Klasiko baten azkena

Robert Louis Stevenson Eskoziako idazleak (Edinburgo, 1850-Vailima, Samoa uharteak, 1894) idatzitako titulu ugari izan dira euskarara ekarriak. Egilearen izena eta ospea batez ere “Altxor uhartea” eta “Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxia” nobeletan oinarritua bada ere, bere azken garaiko liburuak dira agian aipagarrienak, idazle bezala heldutasunera iritsirik, bere idazkera baliabide guztiak kontzentraturik erabili zituelako garai horretan idatzitako eleberrietan. Eta azken garai honetako adierazgarrienetarikoa “Catriona” da, Stevensonek idatzitako azken nobela.
Igelak “Ballantraeko premua” argitaratu zuen 1997an, eta 1994an, berriz, “Bahitua”. Azken honen bigarren zatia da “Catriona”, zeinaren jatorrizko bertsioa 1893an idatzia izan zen. Xabier Olarrak berak itzulitako “Bahitua” horren liburuaren jarraipena da “Catriona”, eta hura bukatzen den lekuan hasten da hau.
Liburuaren azpitituluan bertan esaten zaigu David Balfourrek jaioterrian eta atzerrian izandako abenturen oroitzapenen segida dela “Catriona”. Eta bertan jasota daudela Appingo erailketaren ondoriozko gertaera zorigaiztokoak, besteak beste. Baina, oroitzapen horietan, David Balfourrek batez ere kontatuko digu nola maitemindu zen Catrionaz eta lehen amodio horren gorabeherak testuinguru ilun horretan.
Eta zergatik Stevenson bezalako klasiko bat egun hauetarako? Ba, noski, abenturak kontatzen maisua zelako.
Robert Louis Stevensonen izena eta ospea batez ere Altxor uhartea eta Jekyll Dk. eta Mr. Hyderen kasu bitxia nobeletan oinarritua bada ere, Ballantraeko Premua miresgarria da bere sakontasun, indar eta pertsonaien anbiguotasunagatik.
Stevensonek, idazle bezala heldutasunera iritsirik, bere idazkera-baliabide guztiak kontzentraturik erabili zituen nobela honetan, eta hor datza bere indarra.

Iban Apaolaza presoa hilik aurkitu dute Aiako Harrian

El robo del año no ha tenido lugar en el Louvre, sino en Spotify

Xabi Iraola proposatu dute Sorturen koordinatzaile orokor izateko

67 preso 20 urtetik gora espetxean, eta 44k ez dute kalea zapaltzen
