Esplorazioa, musika eta umorea
Lau lagun. Lau alpinista. Eta nahasketa berezi bat eskaladako proiektu bat aurrera atera ahal izateko. Osagaiak: esplorazioa, musika eta umorea. Plater konbinatu bitxia Karakorumeko Thagas haranean igo gabe zeuden bi paretari aurre egin ahal izateko.
Horrelakoa da “The Pathan Project” pelikula, heldu den asteazkenera arte doan ikusteko aukera duguna. Protagonistak Nico Favresse eta Jean-Louis Wertz belgikarrak, Mathieu Maynadier frantziarra eta Carlos Molina argentinarra dira. Laukote honek bi seimilako igo zituen: Pathan Peak eta Pathani Peak. Eta eskalatzaile hauei maiz gertatzen zaien bezala, azken honetan ere jarduera oso gorabeheratsua izan zuten.
Guillaume Proust zuzendariak ondo baino hobeto jakin izan du alpinistok bina big wall horietan jasotako irudiak josten. 20 urte darama Petzl Rock Trips izeneko xedeetan buru-belarri eta, eskarmentu horri esker, duela bi urte talde horrek eginiko espedizioa era oso atseginean ikusleengana gerturatzen du.
Film biribil horrek, gainera, Favresse eta Vladimir Cellier-en soinu bandaren laguntza du. 45 minutu eta makina bat ezusteko. Hots, abentura ezberdin bat: patata frijituak, eta norabide ezberdinak.
Munduko mendi zinemaldi ospetsuenetan aurkeztutako zinta honek sari asko irabazi ditu, besteak beste, jakin izan duelako bizitzaren ospakizun ezohiko bat aurrera eramaten. Eskalada, askatasuna, nomadak, musika eta umorea lapiko batean sartu dituzte, eta emaitzak itxialdi honetan benetako esanahia hartzen du.

Icono de una época, profesor y pensador abertzale de izquierdas

«Kixkur», presoen itxaropenen eta ezkutuko herriaren idazle

«No es conflictividad, es conciencia de clase, trabajar y vivir en Aiaraldea»

«Quería quedarme sin conocimiento y que pasara lo que tuviera que pasar»
