Isiltasuna
Euskaldunontzat isiltasunaren erreferentzia nagusia, beharbada, “kaia barrenian, uraren gainean dagoen ontzi txuri polita” izango da. Lagunarteko eta herritar otorduetan kantatzen diogu; kantatzen diogu parrandan taberna zuloan. Isiltasunaren eta bakardadearen ikurra den ontzi txuri politari ozen eta elkarrekin kantatzen diogu. Xabier Letek ere haurrari isilik egotea eskatzen zion, munduak ez omen duelako malkoen beharrik. Antonio Maria Claretek idatzi eta Antonio Antiak itzulitako “Ceruraco bide zucena eta segurua” kristau liburuan, emazteen obligazioen artean zazpigarrenean hau esaten da: «Ischiltzea aserre dagoenean [senarra], eta aserreac dirauen bitartean». Isiltasunarekin egoera arras desberdinak adieraz daitezke: melankolia, samurtasuna, menpekotasuna. Kontalaritzan, erritmoaren ezinbesteko osagarria da. Isiltasuna, esaten ez dena, entzuten ez dena, balio sendoa da giza komunikazioan. Eta kontalariok isildu egin ginen bi egunez; beste 1.000 lagun sortzailerekin batera. Bagarela eta izan nahi dugula ozen oihukatzeko.
Alta, bada beste isiltasun klase bat. Ikusezintasunarena. Desagertzearena. Ezerezarena. Bi egunez isilik egotea erabaki oldarkorra izan zen; aitzitik, euskal telebistaren albiste saioetan, hiru ordu laurdenetik kulturari minutu bat eskaintzea inexistentziara kondenatzea da. Agian Clareten lan horretan aipatzen diren «Doncellen obligacioac» aplikatzen ari dira: “Naitasun limuriari, dantzai, comediai”, eta abarri gorroto izatea. Amen Jesus.

Una Copa al cielo dedicada a Aitor Zabaleta que ayuda a sanar heridas

Palantir y el evangelio del nuevo poder tecnológico

Un juez de la AN revoca la semilibertad a Iparragirre y Karasatorre

Sevilla hierve en un DÍA de éxtasis blanquiazul
