2020/06/02

Jihadismoak pandemia baliatu du bere agenda odoltsua bultzatzeko

Afrikako Saheleko Burkina Fason dozenaka hildako joan den asteburuan, Iraken eta Sirian 65 eraso bost egunetan, gehienak kurduen aurka.... Jihadismoak bere agenda propioa du baina ondo daki koronabirusaren moduko krisiak profitatzen, bai erasoen bitartez eta bai gazteen artean errekrutatze lanak bultzatuz.

Dabid LAZKANOITURBURU
0602_mun_yihad

Asteburuan 50etik gora hildako izan dira Afrikako Sahelen, Burkina Fason, jihadistei egotzitako hainbat atentatu eta segadatan.

Atzo bertan jakinarazi zutenez, gutxienez 25 zibil erail zituen larunbatean motorretan iritsi zen komando batek abere azoka baten aurka egin zuen sarraskian. Kompiembiga herrian, ekialdean, izan zen erasoa.

Egun berean, Burkina iparraldean, Foube herritik Barsaloghora giza laguntza zeraman konboi bat segada batean erori zen eta 10 hildako izan ziren, 5 zibil eta 5 polizia.

Foube (edo Foulbe) herrian tirabirak dira nagusi peule eta mossi tribuen artean eta jihadistek ezinegon hori elikatzen dute. Duela hilabete batzuk, jihadisten atentatu baten ostean mossiek peulekoen aurka egin zuten mendeku gisa eta 50-70 hildako izan ziren. Burkina Fasoko presidenteak, Roch Kaborek, bertara joan behar izan zuen giroa baretzeko.

Aurreko ostiralean merkatari gizonen konboi batek jasan zuen erasoa eta 15 hildako izan ziren, horien artean «koglweogo» herri defentsarako taldeko kide armatuak. Loroumen, iparraldean, izan zen erasoa.

65 eraso 5 egunetan

Saheleko eskualde zabala, Saharako basamortuaren eta Afrikako sabanaren arteko eremu izugarria, jihadisten ofentsibaren gune larria bilakatu da hilabeteotan. Burkina Faso, Mali eta Niger arteko mugan hainbat talde jihadista ari dira: Ansarul Islam talde burkinafasoarra, Jama'at Nasr al-Islam wal Muslimin koalizioa (JNIM, Al Qaedaren ingurukoa) eta Sahara Handiaren Estatu Islamikoa, besteak beste.

Baina ez da Sahel jihadismoaren eremu gorri bakarra.

Koronabirusaren krisia baliatuz, Estatu Islamikoak (ISIS) 65 eraso egin zituen Iraken eta Sirian bost egunetan duela aste pare bat. Alde bateko eta besteko kurduen artean argi gorri guztiak piztu dira. Erasoak Siriako Afrin eskualde kurdutik Irakeko Kirkukeraino jazo dira.

ISISek Bagdadeko eta Damaskoko gobernuei egotzi die pandemiari aurre egiteko gai ez direla, eta kurduek Siriako Al Hol zelaian atxilotuta dituzten 10.000 jihadisten eta 60.000 familiartekoen egoera baliatu du haserrea pizteko.

Goseak akabatzen eta inolako osasun baldintzarik gabe jarraitzen dutela gogoraraziz, guztiak askatzeko dei egin du.

Ez da Sirian eta batez ere Iraken agortzen jihadisten ofentsiba. Interneten bidez gazteak errekrutatzen jarraitu du ISISek eta kanpaina arrakastatsua izan dela ohartarazi dute adituek.

Mendebaldean koronabirusaz aparte jendeak ez du gaur egun beste mehatxurik ikusten, baina ISISentzat aukera da.

Interneten bidez, deialdi berezia egin du ISISek: covid-19arekin kutsatuta dagoen jarraitzaile orori esan dio jendeari aurpegian eztula egiteko. Tunisian, adibidez, bi pertsona atxilotu zituzten halako saiakera baten ostean.

Ospitaleei erasotzeko deia ere egin du. Afganistanen amaetxe bati eraso egin zioten Kabulen. Biktimak hazarak (xiiak) ziren.

Adituek argi dute pandemiak mundu osoan eragin duen osasun krisia aukera moduan ikusten duela jihadismoak bere agenda inposatzeko.

Krisi guztiek eragiten dute kaosa eta kaosak batzuetan aukera ematen du benetako aldaketa sakonak bultzatzeko.

Baina kaosa aukera ezin hobea da talde askorentzat, ez bakarrik jihadistentzat, egoera profitatzeko.

2011ko Udaberria Arabiarrean egin zuten. Eta udaberria negu gorria bihurtu zuten.

Un «castigo de Alá» que se vende como nunca en las redes

Los yihadistas no son una excepción y, como hacen otros grupos, aprovechan la angustia mundial generada por la pandemia para llamar a destruir « este sistema capitalista o mercantilista de libre comercio», que consideran ˜el enemigoy crear uno «nuevo» (en realidad un regreso al pasado del siglo VII-VIII).

Para el ISIS, el coronavirus es «un soldado» enviado por Alá para castigar tanto a los occidentales como a los «apóstatas» chiíes.

¿Y si enferman los musulmanes suníes? Pues muy sencillo. No toman las precauciones debidas, precaucion es, por cierto, que los yihadistas copian de los consejos de la OMS. Contradicciones de la globalización.

Además, el confinamiento impuesto en muchos países por la Covid-19, que ha multiplicado exponencialmente el uso doméstico de las redes, sobre todo por parte de la juventud, ha incrementado la audiencia de los canales yihadistas a niveles desconocidos desde los atentados de París, Bruselas y en Niza.

Miles de cuentas de instagram, hasta 6.000 según algunas fuentes, vinculadas al ISIS han sido bloqueadas o retiradas pero miles de han redirigido y otras tantas siguen ahí, en el internet profundo.

Los jóvenes desescolarizados y pegados a internet son el objetivo. Los 1.800 millones de «gamers» (jugadores de videojuegos en la red) son potenciales objetivos. D.L.

AURPEGIAN EZTULA


Interneten bidez, ISISek covid-19a duen jarraitzaile orori dei egin dio jendeari aurpegian eztula egitera, eta Tunisian bi pertsona atxilotu zituzten saiakera baten ostean.