Asier AIESTARAN
GAUR HASIKO DA TRAINERU DENBORALDIA

Heldu da zalantzak uxatzeko ordua

Hainbat unetan kolokan egon arren, gaur hasiko da traineru denboraldi berria. Galizian izango da, Coruñako uretan, eta bi maila nagusietan arraun egiten duten 16 ontziek hilabete arraro hauetan izan dituzten beldur eta zalantza guztiak ahazten saiatu beharko dute.

«Martxora arte oso ongi ari ginen lanean, baina gero...». Horixe da azken egunetan arraunlari eta entrenatzaileen ahotik behin eta berriro entzun dugun esaldia. Izan ere, gaur Coruñako uretan hasiko den traineru denboraldia benetan arraroa izango da, ezohikoa. Covid-19ak behartuta, ontziek lehorrean egon behar izan dute ia hiru hilabetez eta kirolariek etxean entrenatu behar izan dute, bakarka, sasoiari ahalik eta ondoen eusteko. Ekainean egiten diren denboraldi-aurreko estropadak ere bertan behera gelditu dira eta, beraz, zalantzaz beteta ekingo diote taldeek lehiari.

«Itxaropen handiz ekin genion urteari, baina gero zalantza asko pilatu dira, beldurra ere bai, nolakoa izango zen itzulera, gorputzak nola erantzungo zuen, buruak… Baina arraunlariari gustatzen zaiona arraun egitea da eta, aukera hori ematen badiozu, dena errazagoa egiten da», nabarmendu zuen esaterako Osertz Aldayk, Isuntzako arraunlari eta entrenatzaileak, TKE Ligako webguneari eginiko azken adierazpenetan.

Gizonezkoen Eusko Label Ligak 18 jardunaldi puntuagarri izango ditu azkenean –egutegiaren lehen zirriborrotik estropada bakarra erori da– eta betiko formatuari eutsiko dio: azken sailkatua zuzenean jaitsiko da eta azken-bigarrenak play-offa jokatu beharko du irailean. Gainera, erreferentzia zehatzik ez edukitzeak are eta emozio handiagoa emango die Ligako bi borroka nagusiei, gora begira dauden sei ontzi indartsuenena (Orio, Hondarribia, Santurtzi, Zierbena, Urdaibai eta Donostiarra) eta behetik ihes egin nahi dutenena (Cabo, Ondarroa, Kaiku, Ares, Isuntza eta Zarautz).

Goikoen borroka ongien deskribatu duena Jon Salsamendi izan da, iazko garaipena defendatzea tokatuko zaion Orioren entrenatzailea: «Pentsatzekoa da taldea mantendu duten ontziak edo indartu dutenak goian ibiliko direla. Sei elkarte daude banderak irabazteko gaitasunarekin; iaz lortu zuten irabaztea gainera, eta, aldaketarik egon bada, hobetzeko izan da. Ez dut bat bera ere iaz baino abiapuntu okerragoan ikusten».

Eta beste seien arteko lehia ere ez da makala izango, Alberto Hermok, Zarautzekin batera igo berria den Areseko entrenatzaileak azaldu duen moduan: «Denek bigarren txandan egon nahi dute, baina ezinezkoa da, denek ezin dituzte karta onak eduki. Cabo eta Kaiku indartu egin dira, Ondarroa neguan ongi ibili da... Baina horietakoren batek lehen txandara erori behar du».

Eta 12 jardunaldi izango dituen emakumezkoen Euskotren Ligan ere emozio handia espero da. Orio (egungo txapelduna), Arraun Lagunak, Donostiarra eta Hondarribia bederatzi segundoan sartu ziren Oriako jaitsieran, adibidez, otsailean. Denbora asko igaro ordutik, baina ikuslearentzat sekulako pagotxa litzateke udan ere horren borroka estuak ikustea.

 

Euskotren Liga

HONDARRIBIA

Jarraitzen dutenak:

Ane Bayo, Ane Diaz, Amaia Etxabeguren,

Irati Gaztelumendi,

Miren Idarreta, Nerea Itxaso, Nerea Lopez, Cristina Tacu,

Jasone Mitxelena,

Ainara Palenzuela,

Maider Peñalba, Ania Perez, Nerea Perez (patroia),

Itziar Rezola, Nerea Seijo.

Berriak: Alexandra Arellano, Estibaliz Gezala, Iratxe Hernandez, Ane Mendizabal.

Joan direnak: Nora Irazusta, Garazi Ezquerro, Intza Fernandez, Natalia Diaz, Jone Amunarriz (arraunlaria/patroia).

DONOSTIARRA

Jarraitzen dutenak: Maialen Alkorta, Irene Arbeo, Larraitz Esnaola, Naroa Urkola Laura Goldaracena, Tayde Gomez de Segura, Olatz Lopez, Irati Mercader, Alaitz Olarte, Itxaso Uzkudun Inder Paredes (patroia), Haizea Saez, Mireia Uranga.

Berriak: Maria Mendizabal, Ioana Alijostes, Maialen Arrazola, Oihana Cereijo, Andrea Oubiña, Irati Larrañaga, Maria Unzueta, Natalia Tubio (patroia).

Joan direnak: Nagore Arruti, Eider Barba, Belen Garcia, Erika Gonzalez (patroia), Ane Mendizabal,

Alexandra Arellano,

Iraide Martin, Uxue Urra.

DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK

Jarraitzen dutenak: Andrea Astudillo (patroia), Aiora Belartieta, Aida Carro, Nerea Chocarro, Usue Molina, Nagore Claramunt, Naiara Martin, Lorena Garcia, Marcia Rosalia Larrea, Maialen Muguruza (arraunlaria/patroia), Amaia Sexmilo, Jone Urbieta, Xubane Arantza Uribarrena.

Berriak: Maialen Bikondoa, Lucia Canal, Maria de Frutos, Lorea Etxabe, Laura Jaramillo.

Joan direnak: Judith Llanes, Ainhoa Egiazabal, Eztizen Duque, Leire Castillo, Sara Urbieta, Sarai Caamaño (arraunlaria/patroia).

ORIO

Jarraitzen dutenak: Nadeth Agirre (patroia), Olatz Agirregabiria, Maialen Aizpuru, Leire Alcala, Laida Arruti, Amaia Galdos, Itxaso Azkonobieta, Nerea Badiola, Izaro Etxaniz, Leire Garate, Udane Hoyos, Ohiane Iraola, Itziar Olasagasti, Garazi Oliden, Sandra Piñeiro, Maria Victoria Piñeiro.

Berriak: Amaia Arregi, Ane Arruti, Lyudmyla Davidenko, Sarai Idigoras (arraunlaria/patroia), Lukene Lizaso, Edith Uranga.

Joan direnak: Leire Arriola, Libana Taboada (patroia), Olatz Ortega, Amets Aranguren.

 

Eusko Label Liga

CABO

Jarraitzen dutenak: Daniel Abuin, Mario Brion, Carlos Manuel Cortes, Iago Davila, Sergio Garcia, Oscar Hermo (patroia), Benigno Lojo, Anxo Martinez, Brais Pedrouzo, Luis Piñeiro, Ismael Romero, Diego Suarez, Javier Sayans, Marco Antonio Silva, Jose Manuel Vidal.

Berriak: Jose Angel Garcia, Daniel Gonzalez, Jose Rios, Cosme Sampedro, Iker Silva, Roberto Torres, Manuel Triñanes (patroia).

Joan direnak: Joaquin Abuin, Martín Leboran (patroia), Hadrian Meizoso, Sergio Perez Jose Ramon Muñiz, Carlos Alberto Romero, Juan Antonio Serradilla.

ONDARROA

Jarraitzen dutenak: Eneko Azkarate, Aitzol Elu, Josu Elu, Iñaki Errasti, Asier Irueta, Gorka Kaltzakorta, Iñigo Larrinaga (patroia), Josu Makazaga, Xabat Olaetxea, Asier Peña, Eddy Solozabal, Jenaro Zelaia (patroia).

Berriak: Aner Agirre, Mikel Anasagasti, Ugaitz Elu, rik Aranburu, Iker Eizmendi, Iñaki Goikoetxea, Mikel Lasa, Lander Salas, Eneko Zabala, Gotzon San Miguel.

Joan direnak: Xabier Altuna, Beñat Apraiz, Jon Carrillo, Xabier Azkarate, Erlantz Egia, Igor Frances, Jon Iriondo, Mikel Peña, Iñaki Urtubia, Iban Verdugo.

DONOSTIARRA

Jarraitzen dutenak: Jon Agirrezabala, Endika Alberdi, Ibon Arrieta, Iñigo Collazo, Arkaitz Diaz (patroia), Beñat Eizagirre, Imanol Iradi, Mikel Iradi, Jon Iruretagoiena (patroia), Joxe Leibar, Ioritz Orbegozo, Xabat Pastor, Nicolas Yurramendi.

Berriak: Iñaki Arrieta, Alex Garcia,Endika Lopez,

Endika Garcia de Iturraspe,

Joseba Larrarte,

Iker Rodriguez, Iñaki Urtubia, Iban Verdugo.

Joan direnak: Ibon Basterretxea, Julen Elizasu, Aritz Etxebeste, Julen Fernandez, Hegoi Intxauspe, Ivan Lopez, Alain Osanbela.

URDAIBAI

Jarraitzen dutenak: Mikel Beaskoa, Unai Bilbao, Mikel Calleja, Alain Colunga, Iñaki Goikoetxea, Jon Urresti,

Luis Manuel Gonzalez, Carlos Mañas, Iban Martinez,

Jon Unanue, Jon Unzaga,

Gentza Iraitz Zubiri.

Berriak: Gorka Arostegi, Josu Andoni Barturen (patroia), Asier Bermejo, Mikel Perez, Igor Frances, Unai Billakorta, Jon Elortegi, Imanol Etxebarria, Iker Gimeno (patroia), Iker Portugues.

Joan direnak: Sebastian Acervi, David Alfaya, Jon Ander Arrasate, Carlos Palazuelos, Eneko Bilbao (patroia), Mikel Ojeda, Lur Uribarren (patroia), Oscar Viudez, Marcos Ziarrusta

ARES

Jarraitzen dutenak:

Pedro Carro, Ramon Chaves, Adrian Cordero, Luis Pazos, Oscar Manuel Garcia, Daniel García, Alberto Hermo, Sergio Permuy, Eliseo Reborido, Jesus Saavedra, Antonio Teijeiro.

Berriak: Jaime Beaza, Felix Duarte (patroia), David Fernandez, Pablo Loureiro, Dylan Otero, Bernardo Maiz, Fernando Martinez, Daniel Vazquez, Julian Villanustre.

Joan direnak: Alejandro Fernandez, Alejandro Permuy (patroia), Miguel Piñeiro, Adan Prados, Julio Alberto Rañales, Juan Manuel Sixto, Sergio Toimil.

ZARAUTZ

Jarraitzen dutenak:

Oinatz Arretxe, Iñigo Galdos, Imanol Eizagirre,

Beñat Eizagirre,

Joanes Elizondo,

Gaizka Garmendia (patroia), Aitzol Garro (patroia),

Alain Gurrutxaga,

Igor Gurucharri, Gorka Imaz, Ion Jauregi, Manex Otaegi, Xabier Ormazabal, Ekaitz Portularrume, Martin Rekondo, Garikoitz Uranga,

Gorka Zubeldia.

Berriak: Iñaki Agoues, Ekhi Illarramendi, Mikel Zapirain.

Joan direnak: Aitor Jauregi, Anjel Mari Urzelai.

LEKITTARRA

Jarraitzen dutenak: Ekhi Aboitiz, Kepa Aginaga, Markel Akarregi, Osertz Alday, Jurgi Gorostiza, Kepa Arantzamendi, Josu Badiola, Patxi Bilbao, Aketza Cordovilla, Ander De Gregorio, Aitor Etxebarria, Iñaki Goikoetxea (patroia), Xabier Gutierrez, Koldobika Leniz, Nikolas Vicuña, Mikel Zubiaurre.

Berriak: Ibai Capanaga, Jon Luzarraga, Ibon Maiz, Imanol Sagarzazu, Markel Zatika.

Joan direnak: Mikel Goikoetxea, Iñaki Badiola (patroia), Julen Goitia, Adrian Gomez, Mikel Ormaza.

KAIKU

Jarraitzen dutenak: Asier Alonso, Vicente Carpintero (patroia), David Costa, Daniel Garcia, Jon Donnino Garcia, David Iglesias, Xabier Mielgo, Adrian Miramon, Iñigo Pelayo, Pablo Miranda, Martin Novais, Andoni Pedrosa, Angel Maria Rodriguez.

Berriak: Beñat Apraiz, David Camacho, Jon Carrillo, Oscar Gomez, Roberto Perez, Manuel Gutierrez, Pablo Novo (patroia).

Joan direnak: Alvaro Crespo, Pello Garcia de Andoin (patroia), Cristofer Gonzalez, Beñat Moreno, Solayman Rahhou, Mikel Robredo, Iñigo Sanchez, Eneko Zabala, Egoitz Fernandez.

ZIERBENA

Jarraitzen dutenak: Raul Garcia, Borja Gomez (patroia), Alberto Gonzalez, Marcos Gonzalez, Asier Hernandez, Aitor Lazkano (patroia), Jon Lecanda, Francisco Montes, Endika Moran, Eladio Sanchez, Alberto Vidal, Luis Miguel Villar, Juan Zunzunegi.

Berriak: Mario Hernando, Iñigo Ibañez, Sergio Montenegro, Ismael Montes, Carlos Palazuelos, Mikel Portularrume, Efren Sanchez, Iñaki Urquijo.

Joan direnak: Asier Bermejo, Jaime De Haz, Jose Angel Garcia, Garikoitz Lopetegi, Daniel Gonzalez, Joseba Larrarte, Jaime Rios, Eleder Lopez, Iker Pascual.

SANTURTZI

Jarraitzen dutenak: Mikel Azkarate, Yeray Cayon, Sorin Silviu Dragan, David Duran, Markel Elorza, Andoni Garcia, David Iglesias, Oscar Andres Medina, Mikel Pedrosa, Gorka Rivero, Fernando Rua, Fernando Ruiz, Federico Steindl, Ander Zabala.

Berriak: Eneko Gonzalez (patroia), Adrian Gonzalez, Diego Hermo, Iker Pascual, Miguel Angel Ruiz, Oscar Viudez, Asier Zurinaga (patroia).

Joan direnak: Iker Zabala, Gorka Arostegi, Javier Polo,

Beñat Astelarra, Moises Gonzalez, Juan Mari Lujanbio (patroia), Efren Sanchez, Cristian Garma (patroia).

HONDARRIBIA

Jarraitzen dutenak: Manex Alday, Iñaki Gonzalez, Ioseba Amunarriz (patroia), Julen Castrillon, Bikendi Alza, Iker de la Linde (patroia), Beñat Egiazu, Xabier Etxebeste, Galder Ezponda, Jon Lizarralde, Urko Redondo, Iker Marizkurrena, Iñigo Jokin Sagarzazu, Alexander Udabe, Xabier Velasco.

Berriak: Julen Fernandez, Gaizka Gorostiaga, Andoni Irazoki, Ander Legazkue, Battit Ondicola, Alain Osanbela.

Joan direnak: Iñigo Vertiz, Meltxor Amunarriz, Beñat Amunarriz, Gonzalo Carrion, Gorka Egiazu, Adrian Gonzalez, Endika Lopez.

ORIO

Jarraitzen dutenak: Martxel Aldai, Gorka Aranberri (patroia), Xabier Arregi, Kepa Arrizabalaga, Ibon Arruti, Bersaitz Azkue Andoni Campos,

Kepa Eizagirre, Jon Etxaniz, Ioritz Etxeberria,

Imanol Garmendia,

Ibai Gonzalez, Aritz Lizarralde, Jon Lizarralde, Josu Ostolaza, Leandro Salvagno,

Fernando Valenciaga.

Berriak: Unai Etxeberria,

Jon Iriondo.

Joan direnak: Odei Arrizabalaga, Alexander Esteban, Paul Galdiz, Ugaitz Mendizabal (patroia), Jon Salsamendi.