Gereziondoa
Haize hegoa gau epela.. beti Laboa. Ez dakit teilatuan dabiltzan katu bi, saltoka beharbada, izuari ihesi, baina hemen, orain, jolasaren garaia agortzen ari dela dirudi. Atekagaitz ikusten da Haize Hegoa ostatutik, Errolan bere ejerzitoarekin iragandako arroila, Itsasun, Lapurdi.
Ez zela hala izan erranen didate, tira, argi dena da arroila gainean dela Artzamendi, so eta adi, geroari. Gereziondoak biluzik dira oraino, gerezirik ez dilindan, agian, loratu aitzin bat ebatsi diote Itsasuri. Mikel Barrios izeneko iruindarra, urrundik bertaratua, urak bustia, lokatzak zipriztina, lehorrera itsasuratua.
Arribatutako tokira egokitzea, ohitzea, hauxe da iheslariaren patua. Etxea alokatua zuen Mikelek, lanpostua gero, eta ostatuan garagardo bat hartuz bertako gazteekin konektatzea lortu azkenik, bertatik bertara baino ez baita hurbiltzen urrunekoa. Lasai zen, bakean, gereziondo artean. Baina kartzelara eraman dute. Kartzelari entregatu diogu, hau pentsatu dut nihaurrendako bere aldeko manifa ondotik. Jende andana karrikan, bera egoten zen ostatuan gu orain, eta bera kartzelan.
Ez al da ba kartzelak husteko garaia? Ez al genuen bera babesteko zerbait gehiago sor? Bera aterpetu, adibidez, Aurore Martinekin egin zen bezala, oroitzen? Gaur galderak baino ez dauzkat, gerezi baten zaporea zein den oroitzen dudan garaian.

El PP amenaza con el exterminio político a EH Bildu y sin tener turno de palabra

El exalcalde de Hondarribia fichó por una empresa ligada a Zaldunborda

«Tienen más poder algunos mandos de la Ertzaintza que el propio Departamento»

GARA es segundo en Gipuzkoa y NAIZ sigue creciendo con fuerza
